Kakahuetea[1] (Arachis hypogaea) lekadunen familiako landare-espezie bat da. Jatorriz Perukoa da. Bere euskal izena nahuatl hizkuntzako tlālcacahuatl hitzetik dator, alegia, "lurreko kakaoa" (tlalli, "lurra", eta cacahuatl, "kakao aleak").

Kakahuete (landarea)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaDalbergieae
GeneroaArachis
Espeziea Arachis hypogaea
Linnaeus, 1753
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakkakahuete, peanut protein (en) Itzuli, peanut flour (en) Itzuli, peanut shell (en) Itzuli eta Kakahuete olio
Genomaren kokapenadnazoo.org…

Landare urteroko belarkara da, 30-50 cm hazten dena. Aurkako hostoak dauzka, pinatuak, lau hostoxkadunak (aurkako bi bikote; ez dauka muturreko hostoxkarik), hostoxka bakoitza 1-7 cm luze eta 1-3 cm zabal. Lekadunen lore tipikoa dauka, 2-4 cm artekoa, horia eta zain gorriduna. Polinizazioaren ondoren, 3-7 cm-ko leka bat ekoizten du, bakoitza 1-4 haziduna.

Kakahuetea Perukoa da jatorriz, baina Amerikako jatorrizko biztanleek Hego Amerikako eta Mexikoko beste eskualde batzuetara hedatu zuten bere laborantza. Europako kolonizatzaileek Europara eta Afrikara eraman zuten. Egun Txinan eta Indian ekoizten da eskala handian, bai eta Afrikan ere.

Bere fruitua gordinik edo erreta jaten da. Indiako eta Hego-ekialdeko Asiako sukaldaritzan oso erabilia da kakahuete-olioa.

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.