Kai Manne Borje Siegbahn (Lund, 1918ko apirilaren 20a - 2007ko uztailaren 20a) suediar fisikaria izan zen.

Kai Siegbahn

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKai Manne Börje Siegbahn
JaiotzaLund1918ko apirilaren 20a
Herrialdea Suedia
BizilekuaLund
HeriotzaÄngelholm2007ko uztailaren 20a (89 urte)
Hobiratze lekuaUppsalako hilerri zaharra
Familia
AitaManne Siegbahn
AmaKarin Högbom
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaUppsalako Unibertsitatea
Stockholmgo Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Ewert Bengtsson (en) Itzuli
Hizkuntzaksuediera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Royal Institute of Technology (en) Itzuli
Uppsalako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaZientzien Pontifize-Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Suediako Zientzien Errege Akademia
Royal Swedish Academy of Engineering Sciences (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Academia Europaea (en) Itzuli

Find a Grave: 213931109 Edit the value on Wikidata

Aitak, Karl Manne Siegbahnek, Fisikako Nobel Saria eskuratu zuen 1924an, X izpiei buruz egindako lanengatik. Kai Siegbahnek Uppsalan eta Stockholmen egin zituen ikasketak; Stockholmeko Teknologiako Errege Institutuko irakasle izan zen 1951tik 1954ra bitartean, eta Uppsalako Unibertsitateko fisika saileko burua eta irakaslea 1954tik aurrera. 1981ean Fisikako Nobel Saria eskuratu zuen, Nicolaas Bloembergen eta Arthur Leonard Schawlow zientzialariekin batera, erresoluzio handiko elektroi espektroskopiaren alorrean egindako lanengatik. Nicolaas Bloembergen eta Arthur L. Schawlow materialak aztertzeko laser izpiez baliatu ziren, eta Siegbahnek X izpiekin lan egin zuen. Hain zuzen ere, materialak X izpiez bonbardatu zituen Siegbahnek, eta X izpiek atomotik aldentzen dituzten elektroiak behatzeko aukera izan zuen horrela; teknika berri horrekin sustantzia bakoitzean atomoak bata besteari nola lotzen zaizkion aztertu ahal izan zen. Siegbahnek egindako aurkikuntzen arabera, atomoen arteko lotura kimikoen izaeraren araberakoa da elektroien energia, eta aurkikuntza hori analisi kimikorako elektroi espektroskopia deritzon teknikara aplikatu zuen (ESCA).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu