Kabney (dzongkhaz: བཀབ་ནེ) Bhutango gizonezkoen jantzi tradizionala da, gho-ren zati gisa erabiltzen den zetazko zapia[1]. Normalean 300 zentimetroko luzera eta 90 zentimetroko zabalera ditu. Gho-aren gainean janzten da, ezkerreko sorbaldatik eskuineko aldakaraino doa, eta une berezietan edo dzong (monasterio) bat bisitatzean erabiltzen da.

Jigme Khesar Namgyel Wangchuck erregea kabney azafrai horia jantzita

Gho eta kabney-ak erabiltzea bultzatzen du Bhutanen driglam namzha (edo driklam namzhak) protokolo eta janzkeraren kode ofizialak. Gho derrigorrezkoa da gizonezko ikasleentzat eta gobernuko funtzionarioentzat[1].

Eramailearen maila eta gizarte-klaseak zehazten du zapiaren kolore onargarria[2]:

  • azafrai horia: Druk Gyalpo (erregea) eta Je Khenpo (abade nagusia);
  • laranja: Lyonpo (ministroak eta gobernuko beste kideak);
  • gorria: Dasho (errege-familiako gizonezkoak eta funtzionarioak);
  • berdea: epaileak;
  • urdina: parlamentuko kideak[3];
  • zuri eta gorri marraduna: Gup (herrietako buruak);
  • zuri eta urdin marraduna: Thrompoen (bigarren mailako administrazio-dibisioko buruak);
  • zuria: herritar arruntak[4].

Maila ohiak honako hauek dira:

  • zuri eta urdin marraduna: Chimi (Asanblea Nazionaleko kideak);
  • urdina: Lodoe Tsoggde.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Dorji, Gyurme. (2004). Footprint Bhutan. Footprint, 261 or. ISBN 1-903471-32-X..
  2. (Ingelesez) «Kabney colour mania» Bhutan Observer 2011-08-19 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-07-13).
  3. (Ingelesez) «Blue Kabney (Scarf) for members of parliament» Bhutan Majestic Travel 2007-10-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-06-17).
  4. (Ingelesez) «Time for the white kabney?» Bhutan Observer 2013-05-03 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-08-25).

Kanpo estekak aldatu