Kaapvaaleko kratoia (nagusiki Hegoafrikako Limpopo probintzia hartzen duena) Mendebaldeko Australiako Pilbarako kratoiarekin batera, duela 2500 eta 3600 milioi urte bitarteko lurrazaletik geratzen den bi toki bakarretako bat da. Bi kratoi horien arteko antzekotasunak erregistro geologikoari dagokionez, bereziki eoi arkaiko berantiarreko sekuentziei dagokienez, biak, behinola, Vaalbara superkontinentearen zati izan zirela iradokitzen dute.

Kaapvaaleko kratoiaren kokapena. Hegoafrika.

Kaapvalleko kratoiak 1,2 milioi kilometro karratuko hedadura du. Iparraldetik Zimbabueko kratoiarekin lotuta dago Limpopoko gerrikoaren bidez. Hegoaldetik eta mendebaldetik Proterozoikoko orogenoak ditu, ekialdetik Lebombo monoklinala duen bitartean, Gondwana superkontinentearen zatiketarekin lotutako jurasikoko harkaitz igneoak dituena. Kaapvaaleko kratoia duela 3700 eta 2600 milioi urte bitartean egonkortu zen, magmatismo eta ziklo sedimentarioaren lehen etapetan lurrazal kontinentala egonkortu eta sendotu zuten granitozko batolitoen eraketen bidez.

Kanpo estekak

aldatu