KV56 hilobia, Egiptoko Erregeen Haranean kokatua, urrezko hilobia bezala ezagutzen da, eta Edward R. Ayrtonek aurkitu zuen Theodore M. Davisen babespean, eta, itxuraz, ez zen profanatua izan. Egiptoko XIX. dinastiaren amaierako errege familiako haur baten gorpua zuen. Hilobia zein zerraldoa, desegin egin dira, eta guztia, urrebits eta iztukuzko zentimetro bateko geruzarekin estalia dago. Eskularru txiki batzuk eta zilarrezko bi eskumuturreko aurkitu ziren, Tausert eta Seti II.a faraoien izenak idatizta zituztenak, baita Seti II.aren izena grabatuta zuten urrezko belarritako batzuk ere.

KV56
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Luxor Governorate
HiriaLuxor
Koordenatuak25°44′27″N 32°36′08″E / 25.7408°N 32.6022°E / 25.7408; 32.6022
Map
Arkitektura
Dimentsioak7,34 (luzera) m
Azalera39,25 m²

Hilobi honetan jatorrian lurperatu behar zen pertsonaren nortasuna, ez da ezagutzen. Charles Masperok, ezkutaleku bat zela uste izan zuen, KV56an aurkitutako objektu guztiak, KV14 hilobitik hartuak izan baitziren, Sethnakhtek usurpatutako Tauserten hilobia. Cyril Aldredek, Seti II.a eta Tauserten seme-alaba baten hilobia zela argudiatzen zuen. Bere teoria, ganberetako batetako ezker hormatik gertu, zerraldo txiki batenak izan litezkeen iztuku eta urre hondarrak egotean oinarritzen du.

Hilobia, berriz industua izan da, oraingoan Amarna Royal Tombs Proyectek.

Kanpo estekak aldatu