KV52 Egiptoko Erregeen Harana deritzon nekropolian dagoen hilobi bat da. 1906an aurkitu zuen Edward Russell Ayrtonek Theodore Davisentzat lanean ari zela, baina bere kokapena gaur egun ez da ezagutzen. Hala ere, KV50 eta KV51tik gertu dagoela ezagutzen da, hauek ere KV35, KV36 eta KV49 hilobiek osatutako hirukian galduak.

KV52
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Luxor Governorate
HiriaLuxor
Koordenatuak25°44′27″N 32°36′08″E / 25.7408°N 32.6022°E / 25.7408; 32.6022
Map
Arkitektura
Dimentsioak4,5 (luzera) m
Azalera5,25 m²

Hilobiak ez du inongo misteriorik egiturari dagokionez. Sarrera putzu txiki bat (A) du, honek tximu baten momia aurkitu zen 3,6 metro karratuko azalerako ganbera bakar batera daroalarik. Egiptoko XVIII. dinastiako erregeenak ez ziren hilobi guztietan bezala, ez du apaindurarik, eta oso modu trauskilean landua dago harrian. Alabaina, harrigarriena hilobiaren jabea izango zen, tximu bat. KV52 "Animalien Hilobiak" deritzon taldeko Haraneko hirugarren hilobia bihurtu zen, KV50 eta KV51rekin batera.

Tximu bakar bat lurperatzearen zergatia (beste animalien hilobietan animali bat baino gehiago dago) eta gainera Erregeen Harana bezalako toki sakratu batean, misterio bat da. Uste denez, Amenofis II.a izan zen bere animaliarik gogokoenak hilobiratzea erabaki zuena, bere hilobia oso gertu baitago, bera izan zela frogatzen duen ezer ez dagoen arren. Hala ere, faraoia jada historiara pasa da "faraoi kirolaria" bezala, benetako atleta bat, gimnasia ariketen, eta, jakina, animalien maitale. Eta ziuraski hala izango litzateke KV52 eraikiaraztea berak agindu izan balu, itxuraz, KV52ko tximua zein beste bi hilobietako animaliak bitxiak ere bazituen hil hatu aberats batekin lurperatuak izan baitziren. Ayrtonek, animaliaren ondoren ontzi kanopoen kutxa bat baino ez zuen aurkitu: tokia erabat arpilatua izan zen.

Kanpo estekak aldatu