KV31
KV31 Egiptoko Luxor hiri inguruan dagoen Erregeen Haranean dagoen egiptoar hilobi bat da. Oso gutxi ezagutzen da hilobi honi buruz, baina, dirudienez, XVIII. dinastian datatua dago.
KV31 | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Luxor Governorate |
Hiria | Luxor |
Koordenatuak | 25°44′19″N 32°36′03″E / 25.7386°N 32.6008°E |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 1,74 () m |
Azalera | 5,65 m² |
Kokapena
aldatuErregeen Haraneko 31. hilobia, haranaren hegoaldean dago, KV30 eta KV32 arteko erdi bidean. Hilobi honetatik gertuen dagoen errege hilobia, KV34a da, Tutmosis III.a faraoiarena, honek, KV31 zein inguruko hilobi guztiak XVIII. dinastiakoak direla pentsarazten duelarik, Tutmosis III.aren erregealdiaren amaiera eta Amenofis III.aren erregealdiaren hasiera artekoak.
KV31ri buruz gaur egun dakigun gauza bakarra, errege nekropolian eginiko hainbat eta hainbat nobleen lurperaketetako bat dela da, garaiko pertsonaia garrantzitsuenek bakarrik gozatzen zuten pribilegioa. Espero zen bezala, sarrerako putzu txiki bat dago, putzu honen sakonera zehatza ezagutzen ez delarik. Honen ondoren, ohikoena, kamera bakarra aurkitzea izango litzateke, non hildakoa egongo litzatekeen. Tokia, erabateko ziurtasunez, apaindu gabekoa izango litzateke.
Indusketa
aldatuGiovanni Battista Belzoni italiarrak aurkitu zuen KV31 hilobia 1817an, Belmore Kondearentzat lanean ari zenean. Gizon honek, bere geldiezinezko aktibitatearen ondorioz, denbora gutxian, hilobi mordoa aurkitu zituen (zalantzarik gabe, ezagunena KV17 hilobi ederra da). Urrutira joan gabe, KV30 eta KV31 hilobien lanak aldi berean egin ziren, Belmore Kondeak British Museumari emandako sarkofagoa, bi hilobietatik zeinetik datorren adieraztea erabat ezinezkoa delarik, beharbada, jatorrizko jabearena izango zena.
XIX. mendearen amaieran Victor Loretek bere esistentzia ziurtatu zuen arren, ordutik hona, ez da gehiago ezer jakin KV31 hilobiari buruz. Bere kokapena ezagutzen da, baina, gaur egun, hondakin mordo batek estaltzen du, hil putzua, apenas metro beteko sakonera duen zulo batean bihurtzen duena. Tokia aurkitu eta garbituko duen espedizio baten zain (une honetan, putzutik haratago zer ote dagoen ez dago jakiterik), zain jarraitu beharko da.