Königssee aintzira (bavarieraz: Keenigssää) Alpeetan dagoen aintzira da, Bavaria estatuan (Alemania). Berchtesgadengo Parke Nazionalaren barnean dago, Austriarekin mugan.

Königssee aintzira
Königssee (de)
Datu orokorrak
Garaiera603 m
Motaaintzira
Luzera7,195 km
Zabalera1,225 km
Azalera5,22 km²
Sakonera190 m
Bolumena0,51179 km³
Geografia
Map
Koordenatuak47°33′00″N 12°58′30″E / 47.55°N 12.975°E / 47.55; 12.975
UTC orduaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeBavaria Garaia
Bavariako baserri-barrutiBerchtesgadener Land
Climatic health resortSchönau am Königsee
Babestutako-eremuaBerchtesgaden National Park (en) Itzuli
Hidrografia
HustubideaKönigsseer Asche
Arroaren azalera136,48 km²

Etimologia aldatu

Königssee izenak alemanez "erregearen aintzira" esan nahi du.

Ezaugarriak aldatu

Lakua mendi handien artean kokatzen da. Mendebaldeko ertzean Watzmann mendia (2,713m) dago, Alemaniako hirugarren altuena. Lakuak berak fiordo itxura du, oso luzea eta oso sakona baita. Honen zergatia bere jatorriak azaltzen du, izan ere azken glaziazioan sortu baitzen.

Lakuari milaka argazki atera zaizkio eta iragarki askotan agertzen da, izan ere bere ur garbiak ispilu efektua egiten baitu. Turistentzako dauden untziak ere elektrikoak dira uraren garbitasuna ahalik eta gehien mantentzeko.

Herriak aldatu

Herri bakarra dago, Schönau am Königsee hain zuzen ere. Bost mila biztanle inguruko herria da. Aipatzekoa da St. Bartholomä eliza, lakuaren ertzean dagoena.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu