Berchtesgadener Land
Berchtesgadener Land, (bavarieraz Landkroas Berchtsgoana Land)Alemaniako Bavaria estatuko barruti bat da, hego-ekialdeko puntan dagoena, Austriarekiko mugan. Bavaria Garaia eskualdeari dagokio. Hiriburua Bad Reichenhall da, baina herri ezagunena Berchtesgaden
Berchtesgadener Land | |
---|---|
Alemaniako barrutia | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Alemania |
Estatua | Bavaria |
Eskualdea | Bavaria Garaia |
Barrutia | Berchtesgadener Land |
Hiriburua | Bad Reichenhall |
Barruti kodea | 09172 |
Agintaria | Georg Grabner (CSU) |
Geografia | |
Koordenatuak | 47°44′00″N 12°53′00″E / 47.733333333333°N 12.883333333333°E |
Azalera | 839,921 km² (2015-01-01)[1] |
Demografia | |
Biztanleria | 102.976 biztanle (2014-12-31)[2] |
Dentsitatea | 122,6 bizt/km² |
Bestelako informazioa | |
Ordu-eremua | UTC+01:00, UTC+02:00 |
Webgune ofiziala |
Geografia
aldatuBarrutiaren iparraldea nahiko laua da, baina hegoaldean Bavariar Alpeak daude. Salzach ibaiak banatzen ditu eremu biak.
Historia
aldatuErdi Arotik aurrera ingurune hau Bavariaren esku egon da. XI mendean mendiko herrixkak sortzen hasi ziren, guztien artean Berchtesgaden gailendu zelarik.
1972an eratu zen gaur egungo barrutia, Berchtesgaden, Bad Reichenhall eta Laufen elkartzean.
Turismoa
aldatuPaisaia natural ikusgarriak daude barruti honetan eta hauen lekuko da Berchtesgadengo Parke Naturala, Berchtesgadengo Alpetan dagoena. Oso famatua da barnean dagoen Königssee aintzira.
Herriak eta udalerriak
aldatuBarruti hau, 3 herriz, 3 azokaz, 9 udalerriz eta 2 alde udalerri gabez osatua dago. Honako hauek:
Herriak
Azokak
Udalerriak
- Ainring
- Anger
- Bayerisch Gmain
- Bischofswiesen
- Piding
- Ramsau
- Saaldorf-Surheim
- Schneizlreuth
- Schönau am Königsee
Alde udalerri gabeak
- Eck (12,60 km²)
- Schellenberger Forst (17,01 km²)
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.statistikdaten.bayern.de/genesis/online/data?operation=abruftabelleBearbeiten&levelindex=1&levelid=1456342035278&auswahloperation=abruftabelleAuspraegungAuswaehlen&auswahlverzeichnis=ordnungsstruktur&auswahlziel=werteabruf&selectionname=11111-001r&auswahltext=%23Z-01.01.2015&nummer=6&variable=2&name=GEMEIN&werteabruf=Werteabruf
- ↑ https://www-genesis.destatis.de/genesis/online/?operation=abruftabelleBearbeiten&levelindex=2&levelid=1456207962460&auswahloperation=abruftabelleAuspraegungAuswaehlen&auswahlverzeichnis=ordnungsstruktur&auswahlziel=werteabruf&selectionname=11111-0002&auswahltext=%23Z-31.12.2013&werteabruf=Werteabruf