June Aranbarri Gomez (Ondarroa, 1993) arraunlari ohia da. [1]

Biografia aldatu

June Aranbarri Gomez 13 urterekin hasi zen arraunean, eta hainbat klub igaro ditu bere ibilbidean, hala nola, Ondarroako Arraun Elkartea, Zumaia, Donostiarra eta Orio Orialki Arraunketa Elkartea.

Kontxako bandera, Zumaiarekin aldatu

13 urterekin Ondarroako Arraun Elkartean izena eman zuen lagunekin batera. Lau denboraldi egin zituen herriko taldean, bi urte haur-kategorian eta beste bi kadeteetan. Lau urte horiek igaro ondoren, Zumaiako Arraun Taldera joan zen, bere entrenatzaileak horrela proposatuta. Nagore Osoro laguna eta taldekidearekin joan zen Zumaiara eta bertan zazpi urte egin zituen. 2013an Zumaiako Arraun Taldeko emakumeak izan ziren lehen euskaldunak Kontxa irabazten. Hurrengo urteetan nahiz eta ez zuten Kontxa irabazterik lortu, denboraldi onak egin zituzten eta Euskotren liga irabazi zuten, Emakumezkoen Traineru Liga.

Herrira buelta aldatu

Zazpi urtez Zumaiako Arraun Taldean egon ondoren, arrauna utzi zuen denboraldi batez. [2]Hiru urtez egon zen arraun mundutik at. 2019an Ondarroako Arraun Elkarteak Nagore Osoro arraunlariari eskaini zion emakumeen taldea aurrera eraman eta entrenatzaile izateko proiektua. Osorok Aranbarriri laguntza eskatu zion, eta bien artean hartu zuten proiektua. [3]

Kontxako bandera, Oriorekin aldatu

Donostiarratik deitu zioten, eta denboraldi bat egin zuen arraun talde horretan. Orio Orialki Arraun elkartean egin zituen azken urteak. 2022an Kontxa irabazi zuten. Hortaz, bederatzi urteren ostean bigarren Kontxa irabazi zuen. [4]

 
Ezkerretik eskumara, Nagore Osoro eta June Aranbarri.

Gaur egun bere ibilbide profesionalean zentratu da, alegia, irakaskuntzan, arrauna albo batera utzita.

  1. «Bi Kontxa bizkar gainean» 11barri (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  2. «June Aranbarri: "Pena handia eman digu trainerua desagertu egin dela jakiteak" - Zumaia» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  3. Asier, Alkorta(e)ko. (2020-07-15). «Ondarroako emakume taldeak nagusitasun osoagaz irabazi du Bizkaiko traineru txapelketa» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  4. «Orioko emakumezkoen txalupa zazpigarrenez jarraian gailendu da Sestaoko jaitsieran - Orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).