Juliette Bonheur

margolari frantziarra

Juliette Bonheur edo Juliette Peyrol-Bonheur (Paris, Frantzia, 1830ko uztailaren 19aibidem 1891ko apirilaren 29a) frantziar margolaria izan zen. Animalien margoengatik ezaguna zen. Rosa Bonheur (1822-1899), Auguste Bonheur (1824-1884) eta Isidore Bonheur (1827-1901) neba-arrebak ziren. [1]

Juliette Bonheur
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoséphine Marie Julie Victoire Bonheur
Jaiotzaformer 9th arrondissement of Paris (en) Itzuli1830eko uztailaren 19a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1891ko apirilaren 29a (60 urte)
Familia
AitaRaymond Bonheur
Ezkontidea(k)Hippolyte Peyrol (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Raymond Bonheur
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Juliette Peyrol Bonheur, Ardiak belardian atseden hartzen, 1869

Biografia aldatu

Peyrol-Bonheur Parisen jaio zen 1830ean. [2] Bere aitak margolaritzan trebatu zuen, Rosa, bere ahizpa nagusia bezala.[3] Bere ama Sophie Bonheur (jaiotzez markesa) piano irakaslea zen eta Juliette Bonheur haurra zela hil zen. Bere aita Oscar-Raymond Bonheur paisaia eta erretratu margolariak, alabaren talentu artistikoa bultzatu zituen. [4]

Burdinola baten jabea zen Hippolyte Peyrol-ekin ezkondu zen. Elkarrekin bi seme-alaba izan zituzten: Hipólito Peyrol eskultorea (1856-1929) eta René Peyrol emakume-margolaria (1860-1899).[5]

Bere margolanak Salonen (Paris) erakutsi zituen 1852tik 1889ra. [6]

Parisko 1855eko Erakusketa Unibertsalean aipamena jaso zuen eta 1876 urtean Londresko Royal Academyn erakutsi zuen.[7]

Peyrol Bonheurren lana Arte Ederren Jauregian erakutsi zuten Chicagoko (Illinois) 1893ko Munduko Columbian Erakusketan. [8]

Bordelen bizi izan zen 1846 arte[9] eta Parisen 11. barrutian hil zen 1891ko apirilaren 29an.[2]

''Askotan uste da Rosak uko egin ziola eskulturari, Isidoro nebari itzalik ez egiteko; baina Rosaren pinturak itzal handia egin zion Julietarenari eta Augusto anaiarenari, oraindik ere haren denboraz nahiko estimatuak".

Erreferentziak aldatu

  1. Galton, Francis. Hereditary Genius: An Inquiry into its Laws and Consequences. Second edition. (London: MacMillan and Co, 1892), p. 247. Original 1869.
  2. a b «Juliette Bonheur (1830-1891)» data.bnf.fr.
  3. Kuiper, Kathleen. "Rosa Bonheur", Encyclopædia Britannica Online, Retrieved 23 May 2015.
  4. Heather McPherson. (2003). «Bonheur, (Marie-)Rosa [Rosalie»] Grove Art Online  doi:10.1093/gao/9781884446054.article.T009871..
  5. Newberry, John S.. «Juliette Peyrol Bonheur (1830 - 1891)» askART.
  6. «Juliette Peyrol-Bonheur» Palais Dorotheum.
  7. (Ingelesez) «Bonheur, Juliette» Benezit Dictionary of Artists  doi:10.1093/benz/9780199773787.001.0001/acref-9780199773787-e-00022594. (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).
  8. Nichols, K. L.. Women's Art at the World's Columbian Fair & Exposition, Chicago 1893. .
  9. (Gaztelaniaz) «Statistique générale, topographique, scientifique, administrative, industrielle, commerciale, agricole, historique, archéologique et biographique du département de la Gironde ebooks by Féret, Édouard» Rakuten Kobo (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak aldatu