Juicy Salif diseinu industrialeko aluminiozko zukugailua da, Philippe Starckek diseinatua eta ikono bihurtua 1990tik aurrera. Ez omen da oso eraginkorra fruta-zukua ateratzeko.[1]

Juicy Salif
Fabrikazioa
FabrikatzaileaAlessi (en) Itzuli
MarkaAlessi (en) Itzuli
SortzaileaPhilippe Starck
DiseinatzaileaPhilippe Starck
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Historia
Zerbitzuaren hasiera1990
Sorrera1988
Ezaugarriak
Energia-iturriahuman energy (en) Itzuli
Dimentsioak140 (diametro) × 290 (altuera) mm

Sorkuntza aldatu

1986an sei arkitekto eta diseinatzailerekin harremanetan jarri zen Alessi enpresa italiarra, etxetresna diseinuzkoen bere katalogorako objektu deigarri bat egiteko.[2]Kontestu horretan, zukugailu honen ideia Philippe Starckek eduki zuen 1988ko neguan, limoi bati ura ateratzen saiatu zenean.[3] Forma definitiboa emanik, zukugailuaren lehen edizioa 1990ean merkaturatu zen eta harrezkero Alessi enpresak fabrikatu eta merkaturatzen du. Bi milioi unitate baino gehiago saldu izan dira: enpresaren salmenta onenetako bat da.[4][3]

Txibia baten forman inspiratuta eta 29 cm-ko hiru oin ezegonkor handiren gainean jarrita, ez dago ezer azpian zukua hartzeko, eta pipitak ere ez dira inon atxikitzen.[3] Diseinatzaileak, semantikan[2] oinarrituta, azaldu izan du "benetan erabilgarria baino apaingarriago" izateko egina dela, bere funtzioaren gainetik lehenesten delarik forma.[3] “Nahiz eta askotan tresnaren eraginkortasunari barre egin zaion, zukugailuak aldaketa bat adierazten du diseinuaren pertzepzioan, diseinatzailearen nortasuna objektuaren garrantziari gehitzen zaio”, azaldu du Vitra Design[5] Museum-eko Erika Pinner-ek.

Objektu ikoniko gisa hainbat museotan dago ikusgai: New Yorkeko MOMA Arte Modernoaren Museoan[6], Pompidou Zentroan, Parisko Arte Apaingarrien Museoan, Victoria eta Albert[7] Museoan Londresen, Vitra Diseinu Museoan eta beste zenbaitetan.[3][8][9][10][11][12]

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Juicy Salif» artikulutik itzulia izan da, 2022-10-05 data duen 197501497 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-10-05 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak aldatu