Juduen kanporatzea Nafarroatik

Juduen kanporatzea Nafarroatik hitz horiek historiografian, Erdi Aroan eta Aro Modernoan Nafarroan eman ziren juduen komunitateen aurkako kanporatze prozesuak adierazten ditu.

Iberiar Penintsulatik juduak kanporatu zituztenean Baionak juduei ongi etorria eman zien. 1492an Espainiako eta Portugaleko erresumetatik kanporatu zituztenean Baionan eta Nafarroako Erresuman artu zuten babesa judu asko. Ondorioz, juduen komunitateek garrantzi handia lortu zuten leku hauetan. 1498an, kanporatuko zituzten Nafarroatik Errege Katolikoaren presiopean baina jadanik juduen aurkako sarekadak aspaldikoak ziren.

XIII. mendearen bukarean hasi zen juduen aurkako joera zabaltzen eta 1228an hasi zen Nafarroan juduen aurkako erasoaldia. 1333an Pedro Ollogoien fraide frantziskotarrak bideratu zuen egoera, Evreuxko etxeko erregeen etorrerarekin.

Juduen auzoa harresi batez inguratuta zegoen, Carlos Burusoilaren garaitik, ez juduak isolatzeko, baizik eta kristauetik babesteko. XV mendean zehar, judu batzuek bereizketa hesia zeharkatu zuten eta kristauen artean bizi izan ziren.

XIV. eta XV. mendeetako Comptos Erregistroek ziurtatzen dute Iruñeko judu auzoan 100 eta 150 familia artean bizi zirela. Juduek merkatu desberdinak zituzten kristauekin konparatuz eta Alcacería inguruan kokatzen ziren, ez da ondo ezagutzen Iruñean duen kokapen zehatza. Juduak Nafarroatik kanporatu zituzten 1498an eta asko Baionara bota zituzten, beste Euskal hiri batera, oraingoan Pirinioen iparraldera eraman zituzten.

Errege Katolikoen presiopean burutu zen kanporatzea. 1492an beren agintepean zeuden lurraldeetatik 1492an kanporatutako judu askok bezala, Nafarroan errefuxiatu ziren. Errege Katolikoen kanporatze dekretuaren ondoren, 1492an, juduen kontingente garrantzitsuak iritsi ziren Tuterara.

1498an, penintsulako erresumetan baino sei urte beranduago, Joanes III.a Nafarroakoa erregearen agintaldian juduak Nafarroako erresumatik kanporatu zituzten Errege Katolikoen presiopean. Nafarroan kanporatzeko dekretuak, 1498an juduen bihurketa ugari (hau da, kristau bihurtzea) eragin zituen.

Kanpo estekak aldatu