Ireki menu nagusia

Judith Hohenstaufengoa eod Judith Suabiakoa (1133/1134 - 1191eko uztailaren 7a) Hohenstaufengo dinastiako kidea zen. Turingiako landgravesa izan zen 1150tik 1172ra bitarte Luis II.a Turingiakoarekin ezkondu ostean. Bere izena Judith bazen ere, askotan Jutta edo Guta izenarekin ezagutzen zen, baita latinezko Clementia, Claritia edo Claricia izenarekin ere.

Judith Hohenstaufengoa
JuditaStauf.jpg
Bizitza
Jaiotza 1133/1134
Herrialdea  Alemania
Heriotza 1191ko uztailaren  7a (57/58 urte)
Hobiratze lekua Reinhardsbrunn
Familia
Aita Frederick II, Duke of Swabia
Ama Agnes of Saarbrücken
Ezkontidea(k) Luis II.a Turingiakoa  (1150 -  1172-10-14)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Hohenstaufen etxea
Jarduerak

Frederiko II.a Suabiakoaren alaba zen, bere bigarren emaztea zen Ines Saarbrückengoarekin. Frederiko Bizargorriren arreba-ordea zen. 1150an lehenengo aldiz aipatzen da, Turingiako landgravearekin ezkondu eta gero. Helburua Hohenstaufengo etxea eta ludovingiarren arteko harremanak sendotzea zen, Frederiko Bizargorri enperadoreak Henrike Lehoiarekin eta Welfeko etxearekin zuen gatazkan posizioa indartzeko.

1168an Runneburg gaztelua eraikitzen hasi zen, Wartburg gaztelua eta Neuenburg gazteluaren erdi-bidean. Denborarekin puntu estrategikoa izngo zen Alemaniako dinastien arteko gatazketan.

Judith 1191ko uztailaren 7an hil zen, bere senarra eta semerik nagusiena baino beranduago.