Juan de la Cosa (ontzia)

Juan de la Cosa ospitale-ontzia Espainiako Itsas Institutu Sozialaren itsasontzi bat da, erakunde hori Espainiako Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren barnean dagoen Gizarte Segurantzako Estatu Idazkaritzari atxikia dago. Juan de La Cosa kantabriar itsasgizon eta kartografoaren omenezko izena darama.

Juan de la Cosa (ontzia)
Ekoizpen-lekuaAstilleros Armon Gijón (en) Itzuli
Historia
Inaugurazioa2006
Erregistro-herrialdeaEspainia

Egoitza Las Palmasko portuan du.

Zerbitzuak aldatu

Espainiar Arrantza Flotari tokian-tokiko osasun zerbitzua eskeintzea helburu duen ontzia da, horretaz gain arrainontziei larrialdietarako logistika ere eskeintzen die (arrantza sareen konponketa eta ordezkatzeak, itsaspekaritza zerbitzua, elektrizitate konponketak, eta beste hainbat itsas zerbitzu eta laguntza). Erreskate lanak ere burutzen ditu.

 
Juan de la Cosa ospitale-ontzia Pasaiako portuko Zamakona Yards ontziolaren dike lehorrean konponketa eta mantentze lanetan.

Ontzia aldatu

2006ean Asturiasko Gijón hiriko Juliana ontziolan eraiki zen. 75 metro luze, 14 metro zabal eta 4,5 metroko zingoa ditu. Gehienezko 14,2 / 13,1 korapiloko abiadura har dezake.

Barnealdeak naufragoentzako bereziki prestatutako gunea du, baita gune amankomunak, zerbitzu guneak eta gaixoentzako gelak ere. Ebakuntza gela, ebakuntzetan kanpoko laguntza behar baldin bada medikuntza erabilpenerako bideokonferentzia ekipoak ere baditu. Analisi laborategia, tratamendu gela eta isolatutako x-izpien gela bat du. Era berean, babes-potin azkarra eta erreskate txalupa bat ere baditu.

Mantentze eta konponketa lanak aldatu

2016an Pasaiako portuan dagoen Zamakona Yards ontziolan mantentze eta konponketa lanak egin zitzaizkion.

Kanpo estekak aldatu