Juan Pérez de Montalbán

idazlea
Juan Perez de Montalban» orritik birbideratua)

Juan Pérez de Montalbán (Madril, 1602-Ibidem, 1638ko ekainaren 25a) apaiza, idazle eta antzerkigile espainiarra izan zen.

Juan Pérez de Montalbán

Bizitza
JaiotzaMadril, 1602
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1638ko ekainaren 25a (35/36 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, antzerkigilea, poeta, eleberrigilea eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia aldatu

Alonso Pérez liburu saltzaile madrildarraren semea izan zen, judu kristautaren ondorengoa, eta pribilegio bereziagatik Lope de Vegaren editorea. Haren seme Juan loperen ikasle kutun eta lagun egin zen (Lopek La francesilla eskaini zion, 1620an argitaratua), eta, antzerkigilea hil zenean, bere biografietako lehena idatzi zuen, Fama póstuma, 1636.

Juan Pérez de Montalbanek eromen-aldiak izan zituen bizitza osoan zehar. Joera hori familiarengandik zetorkion. Bere lau anaietatik bik, Christophek eta Isabelek, ez zuten haurtzaroa gainditu; ama itsu geratu zen eta bere bi ahizpa mojetako batek, Angelak, buruko gaitzak eta haluzinazioak izan zituen.

Juanek Loperi esker, hamazazpi urterekin komedia bat estreinatu ahal izan zuen, Morir y disimular (1619). Montalbanek Filosofia ikasi eta Batxiler gradua lortu zuen; Teologian doktoratu zen Alcala de Henaresen (1625), ordena nagusiak hartu zituen urte berean; urte horietan San Juan de Ocaña elizako kapilau izan zen, eta aitaren lanbidea zela eta, oso gaztetatik izen handiko idazleak tratatu zituen, besteak beste, Pedro Calderón de la Barca, Tirso de Molina eta Francisco de Medrano, horien laguna izan baitzen. Haiekin, 1617tik 1622ra Medrano buru izan zuen Madrilgo Akademian parte hartu zuen.

1624an "Orfeo en lengua castellana" olerki antikulteranoa gaztelaniaz argitaratu zuen, Juan de Jaureguiren "Orfeo"ari erantzunez. Batzuek uste dute poema hori Lope de Vegak idatzi zuela. Urte berean ere eleberri laburren bilduma plazaratu zuen: Sucesos y prodigios de amor. Hurrengo urtean, Francisco de Quintana ikaskidearekin, Madrilgo San Pedro de Clérigos Kongregazioan sartu zen. 1633an Inkisizioko notario izendatu zuten. Madrilgo bizitza literarioan parte hartu zuen eta Justas Literarias antolatu zuen Santa Teresa eta San Isidroren omenez.

Juan Pérez de Montalbán berrogeita hamar bat pieza dramatiko idaztera iritsi zen, horietako batzuk arrakasta handikoak, adibidez Como padre y como rey (1629). Kultura zabala pilatu zuen. Zoritxarrez desorekatuta hil zen Lope de Vega bere lagun handiaren heriotzaren ondorioz, bere komedien lehen zatiaren edizioa prestatzen ari zenean, alegia.

Obra aldatu

  • Obra no dramática, Madril: Fundación José Antonio de Castro, 1999.
  • Orfeo en lengua castellana, P. Cabañasen edizioa, 1948; baita ere Aranjuez: Editorial-Ara Iovis, 1991.
  • Vida y Purgatorio de San Patricio, 1627.
  • Para todos, exemplos morales, humanos y divinos . en que se tratan diversas ciencias, materias y facultades . repartidos en los siete dias de la semana, Huesca, 1633; beste edizioak egin ziren, tartean bat Iruñean, 1702an.
  • Eleberriak:
    • Introducción a la semana.
    • Al cabo de los años mil.
    • El palacio encantado.
    • El piadoso bandolero.
  • Komediak:
    • El segundo Séneca de España.
    • No hay vida como la honra.
    • De un castigo dos venganzas.
    • La más constante mujer.
  • Auto sakramentalak:
    • El Polifemo.
    • Escanderbech.
  • Sucessos y prodigios de amor: En ocho novelas exemplares, Madril: Luis Sánchez, 1626. Hauek dira eleberriak:
    • La hermosa Aurora
    • La fuerza del desengaño
    • El envidioso castigado
    • La mayor confusión
    • La villana de Pinto
    • La desgraciada amistad
    • Los primos amantes
    • La prodigiosa
  • Fama póstuma a la vida y muerte del doctor frey Lope Félix de Vega Carpio y elogios panegíricos a la inmortalidad de su nombre.
  • Primer tomo de las comedias. Madril, A. Vázquez, 1635.
  • Segundo tomo de las comedias. Madril, Imprenta del Reino, 1638.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu