Ireki menu nagusia

Juan Bautista Gisasola

Juan Bautista Gisasola Iñarrairaegi (Eibar, 1885eko urriaren 25a - 1948ko maiatzaren 4a) gipuzkoar musikagilea izan zen.

Juan Bautista Gisasola
Bizitza
Jaiotza Eibar1885eko urriaren 25a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 1948ko maiatzaren 4a (62 urte)
Jarduerak
Jarduerak musikagilea

Salamancako apaizgaitegiko koruko zuzendaria zen 14 urte zituela, baina apaiz-ikasketak utzi eta bere jaioterrira itzuli zen 1901. urtean. Salve bat ondu zuen garai hartan, Bergaran konposiziorako klaseak jasotzen ari zela. Eibarko orfeoiaren zuzendari izan zen urte askoz. Harenak dira, besteak beste, Pozez beterik (1904), bi Meza (1915), Himno de la coronación (1929), Ecce panis (1929), Himno a San Agustin (1930), Atxia Motxia (1933), Arrateko Amari (1933), A mutill (1935), Suite eibartarra (1945), Himno a San Roque, Asumpta, Ave Maria eta Tota Pulchra lanak.

ErreferentziakAldatu