Josune Arakistain Salas

Trikitilaria

Josune Arakistain Salas (Lastur, Gipuzkoa, 1996ko apirilaren 30a), gipuzkoar trikitilaria da, Huntza taldean aritzeagatik egin zen ezagun eta 2022an bakarkako proiektua ere abiatu zuen Süne izenarekin.[1] 2013ko eta 2014ko Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketa irabazi zuen.[2][3]

Josune Arakistain Salas

Bizitza
JaiotzaLastur1996ko apirilaren 30a (28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria

Musicbrainz: e2388b28-93e2-4504-8677-8ab526ab6fd7 Edit the value on Wikidata
Huntza taldea Hestiv'Òc 2017

2014an Bilbora joan zen Unibertsitatean Biologia ikasketak egitera.[4] Bilboko kaleetan hainbat ikasle musikari elkartu ohi ziren eta Huntza taldea sortu zuten. Taldeko abeslarietako bat izan da ibilbide osoan zehar, 2024ko otsailean azken kontzertua eman zuten arte.[5]

2022an, Süne izen artistikoarekin, Sunday izeneko abesti bat kaleratu zuen DJ Rikkirekin batera.[6] En Tol Sarmientorekin elkarlanean aritu ziren, Gu geu garena abestiarekin,[7] eta, azkenik, Moonshine Wagonekin beste single bat, Orainari izenekoa.

2024ko apirilaren 12an estreinatu zen Lau korapilo plataforma digitaletan, bere bakarkako lehen albumaren aurrerapen singlea.[8]

Diskografia aldatu

  • Ertzetatik (2016, mauka musikagintza)
  • Lumak (2017, mauka musikagintza) - 2 abesti
  • Xilema (2018, mauka musikagintza)
  • Ezin ezer espero (2021, Mauka Musikagintza)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Mendieta, Izaro. (2022-08-02). «"Batzuei gehiago gustatuko zaie Süne, eta beste batzuei Huntza, baina ni biak naiz"» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  2. (Gaztelaniaz) «Huntza - Ciudad natal, biografía | Last.fm» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
  3. Galdos, Andoni Lizarralde. (2014-11-30). «txokomusikala2: Euskal Herriko trikitilari gazteen XXIII. txapelketa 2014an Zaldibarren» txokomusikala2 (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
  4. Beloki, Mikel Elkoroberezibar. ««Mendatagaina arnasa hartzeko leku bat da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  5. «Huntza taldeak amaiera eman dio bere ibilbideari» Berria 2023-02-22 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  6. «SÜNE: "Arantza bat nuen musika estilo honekin"» EITB 2022-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  7. (Gaztelaniaz) MENDIA, I.. (2022-12-08). «'Gu Geu Garena', ETS eta Süneren azkena» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  8. (Gaztelaniaz) Agirre, Jon. (2024-04-12). «'Lau korapilo', Josune Arakistainen bakarkako lehen diskoko aurrerapen lana» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.