Joseph Ruzindana
Joseph Ruzindana (Rambura, 1943ko ekainaren 3a – Kabgayi, 1994ko ekainaren 5a) ruandar elizgizon katolikoa izan zen, 1981etik 1994ra Byumbako apezpikua izan zena. Ruandako genozidioan hil zen.
Joseph Ruzindana | |||
---|---|---|---|
1981eko azaroaren 5a - - Servilien Nzakamwita (en) ![]() Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Byumba (en) ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Nyabihu District (en) ![]() | ||
Heriotza | Kabgayi (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Bizitza
aldatuJoseph Ruzindana 1943ko ekainaren 3an jaio zen Ramburan. 1972ko uztailaren 23an apaiztu zen Byumban. 1981eko azaroaren 5ean Byumbako apezpiku izendatu zuten eta 1982ko urtarrilaren 17an apezpiku ordenatu zuten[1]. Ordurako Byumbako elizbarrutia ezarri berri zuten Ruhengeriko elizbarrutiaren zatiketaren bidez[2].
1994ko ekainaren 5ean Ruandako Fronte Patriotikoko soldaduek Ruzindana hil zuten Vincent Nsengiyumva Kigaliko artzapezpikuarekin, Thaddée Nsengiyumva Kabgayiko apezpikuarekin, hamar apaizekin eta haur batekin batera[3][4]. Hil zituzten soldaduek Gakurazon zerbitzatzen zuten, Kabgayiko elizatik gertu[5][6].
Ondorengotza apostolikoa
aldatu- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Bernardino Giraud kardinala (1767)
- Alessandro Mattei kardinala (1777)
- Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
- Giacomo Filippo Fransoni kardinala (1822)
- Carlo Sacconi kardinala (1851)
- Edward Henry Howard kardinala (1872)
- Mariano Rampolla del Tindaro kardinala (1882)
- Rafael Merry del Val y Zulueta kardinala (1900)
- Arthur Hinsley kardinala (1926)
- David James Mathew artzapezpikua (1938)
- Laurean Rugambwa kardinala (1952)
- Vincent Nsengiyumva artzapezpikua (1974)
- Joseph Ruzindana apezpikua[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) «Bishop Joseph Ruzindana †» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
- ↑ (Frantsesez) Linden, Ian; Linden, Jane. (1999). Christianisme et pouvoirs au Rwanda, 1900-1990. Karthala Editions, 392 or. ISBN 978-2-86537-918-7. (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
- ↑ (Ingelesez) Muhoozi, Francis Xavier Ndagabanye. (2011). A Deficit of Logic in the Great Lakes of Africa. AuthorHouse, 287 or. ISBN 978-1-4678-9437-1..
- ↑ (Ingelesez) Guichaoua, André. (2015). From War to Genocide: Criminal Politics in Rwanda, 1990–1994. University of Wisconsin Press, 313-315 or. ISBN 9780299298203..
- ↑ (Ingelesez) Lewis, Paul. «June 5-10: New Atrocities in Africa; Three Bishops and 10 Priests Are Slaughtered in Rwanda As Tribal Killings Go On» The New York Times 1994-06-12 (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
- ↑ (Frantsesez) Desouter, Serge. (2007). Rwanda le procès du FPR: Mise au point historique. Harmattan, 90 or. ISBN 978-2-296-16303-4..