Jose Ramon Muro
José Ramón Muro Pereg (Bilbo, Bizkaia, 1954ko uztailaren 14) euskal margolari abangoardista eta hiperrealista ezaguna da.
Jose Ramon Muro | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1954ko uztailaren 14a (65 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
BiografiaAldatu
Hasiera artistikoaAldatu
Haurtzarotik margoa eta marrazkia bere intereseko aktibitateak izan ziren. 20 urterekin arte bisualekin esperimentatzen hasi zen, argazkilaritzan eta zineman bereziki. Medio urriez zinema amateur munduan, dokumentalez zein argumentu filmez, sari dezente irabazi zituen; ziur aski ezagunena Arde Euskadi (1974) filma dugu, gaur egun Euskadiko Filmategian gordeta. “Bai ala ez” (1976), Lemoizko zentral nuklear proiektuari buruzko dokumentala beste dokumental bat izan zen. Aldi berean, margolaritzarekiko interesa mantendu zuen artista bilbotarrak. 22 urtekin bere lehen erakusketa indibiduala aurkeztea erabaki zuen. Garai honetan José Luis Aldecoa euskal margolariaren dizipulua izanik, bere formazio teknikoak eragina izan zuen bere pinturan,hiperrealismoranzko joerako errealismoaren markoan kokatuz.
Pintura utzi gabe, beste alderdi artistiko batzuk ere landu zituen , zinema dokumentala hala nola argazkigintza,alternatiba hauek bere jarduera profesionalarekin , ingeniaria , uztartuz. Independentzia ekonomiko honek lagundu zuen merkataritza-helburuek edo joera igarokorrek bere pintatzeko grina kutsatu ez zezaten .
HiperrealismoaAldatu
José Luis Aldecoa[1] margolariaren urratsak jarraituz, XX. mendeko laurogeigarren hamarkadan paisaiaren tekniketan sakondu zuen. Lan horietan nabaria da margolariaren formakuntza teknikoa: marrazketa teknikoa, geometria, perspektiba. Mendearen azken urtetan buru-belarri hiperrealismoaz murgildu zen.
Pintura figuratiboaAldatu
Paisaia naturalak, hiri-paisaiak, erretratuak eta irudimenezko errealismoaren barruan kokatutako beste lan batzuk klasikoagoak direnak , bere lanik nabarmenenak ditugu.
Lehiaketak eta erakusketakAldatu
2010etik aurrera indar handiagoarekin margotzeari ekin zion berriro eta bere arteak eboluzionatzen du, orduan berarentzat oparotasun etapa bat hasten delarik : nazioarteko lehiaketetan, erakusketa desberdinetan zein arte-azoketan parte hartuz , eta bere garaiko margolari errealista espainiar nabarmenen topaketetara joanez. 3. Estilo piktorikoaJosé Ramón Muroren bizitzaren etapak bere lanetan islatzen dira, bereziki ukitu klasikoko irudimenezko errealismoan, hain zuzen ere artistak bere karrera guztian zehar landu duen generoa izan dena .José Ramón Muro gogoratua izango da , batez ere, hiperrrealismoaren mugan sorturiko pintura magistralengatik eta beraien ezaugarriengatik : aukeratutako gaien prestaketa zehatza , bikain landutako teknika , konposizio zaindua eta margo-lanen ikuspegi orokorra aberasten duten ñabardurak sartzea . Era berean, ondo definitutako ihes-lerroak jo daitezke pintura honen ezaugarri orokortzat , zeintzuk perspektiba nahiz kontraste handiak nabarmentzen dituzten. Azkenaldiko artelanetan, bere pertseberantzia eta ahaleginei esker, margolariak urteetan zehar garaturiko estiloa eta lorpen guztiak heldutasunaren planora jasotzen ditu, teknika piktorikoen nagusitasun absolutua adieraziz.
ErakusketakAldatu
Hauexek dira garrantzitsuenak:[2]
Erakusketa | Tokia | Data |
---|---|---|
Euskal paisaiak | Bilboko Arteta Galeria | 1985ko otsailan |
Erakusketa | Valladolideko Taberna Latina | 1987ko urrian |
Ertibil Erakusketako Ibiltariak | Batzuk | 1985 eta 1986 |
“Don Chufo” Erakusketa | Bilbo | 1990 |
Batzuren arteko Erakusketa | Gorliz | 1992 |
Erakusketa | Santanderreko La Lancha jatetxean | 1995 |
Ia hamar urte igaro ziren bere lehenengo bakarko erakusketak gauzatzeko. Bitarte horretan lanean jarraituz zuen baina kasik agerpen publiko barik.[3]
Erakusketa | Tokia | Data |
---|---|---|
Bilboko txokoak | Sociedad Bilbaina | 2014ko otsailan |
Bilboko hiri paisaia | Bilboko Berreginen Museoa | 2014ko martxoan eta apirilan |
Kolektiboa | Conde de Rodezno galeria (Iruñea) | 2015ko abuztua eta iraila |
Kolektiboa Durango | Durango lehiaketa eta erakusketa kolektiboa | 2016ko urria |
Expodistrito (Bilboko udala)[4][5][6][7] | * Castaños Erakusketa Gunea * Begoña Erakusketa Gunea * Barrainkua Erakusketa Gunea * San Inazio Erakusketa Gunea * Otxarkoaga Erakusketa Gunea |
2016ko urtarrila-apirila |
GaleriaAldatu
Bilboko Plaza Barria
Athleticen ikurra Poza Lizentziatua kaleatik
ErreferentziakAldatu
- ↑ http://www.euskomedia.org/aunamendi/1601
- ↑ http://www.jrmuropereg.com/p/exposiciones-de-pintura-paint.html
- ↑ http://www.jrmuropereg.com/p/exposiciones-de-pintura-paint.html
- ↑ (Gaztelaniaz) JOSÉ RAMÓN MURO “Las luces y las sombras”
- ↑ José Ramón Muro presenta la exposición 'Las luces y las sombras'
- ↑ (Gaztelaniaz) El ciclo de exposiciones temporales en los Centros Municipales de Distrito de Bilbao inaugurará el próximo lunes
- ↑ Expodistrito 2016: Urtarrila-Martxoa / Enero-Marzo
Kanpo loturakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jose Ramon Muro |
- (Ingelesez) (Gaztelaniaz): Webgune ofiziala
- (Ingelesez): Pinterest-en jasotako informazioa
- Jose Ramon Murori Bilbao Gaur aldizkarian jasotako elkarrizketa (bilbao.townwizard.com).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jose Ramon Muro |