Jose Migel Andueza Elizalde

Artzaina, poliziak eraila

Jose Migel Andueza Elizalde (Bera, 1931-Donostia, 1970eko ekainaren 15a) langile nafarra, Espainiako Goardia Zibilak hiru aldiz tirokatu zuen istripu bat izan ondoren. 1970eko Euskal Herriko lehen biktima izan zen.

Jose Migel Andueza Elizalde
Bizitza
JaiotzaBera, 1931
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1970eko ekainaren 15a (38/39 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Jarduerak
Jarduerakartzaina

Biografia aldatu

Andueza, nafarra zen jatorriz, baina Ameriketako Estatu Batuetan igaro zituen bere lehen urteak. Atlantikoaz bestalde urte batzuk eman ostean bueltatu zen berriz ere Berara, eta handik hamar urtera hil zuten, Donostiara egindako joanaldi batean, 37 urte zituela.

Esteban Andueza ilobaren arabera, Infernu inguruan izandako istripu baten ondoren, liskarra sortu zen bertan aurkitzen ziren udaltzaineen eta kaltetuen artean, eta Goardia Zibilak esku hartzea erabaki zuen: «Antza denez, bi gidariak akordio batera iristen ari zirela iritsi zen Guardia Zibila, eta eztabaidatzen hasi ziren», aipatu zuen osabaren omenaldi batean. Hiltzailearen identitateak ezezaguna izaten jarraitzen duen arren, agente horietako batek hil zuen Andueza, hiru bala tiroz. Poliziak hiru aldiz tirokatu zuen artzain beratarra, Tolosa etorbidean izandako auto istripu baten ostean.[1][2]

Desprestigio kanpaina aldatu

Bertsio ofizialaren arabera, Anduezak laban batekin mehatxatu zuen guardia zibila, eta agenteak bere buruaren defentsan jardun zuen. Era berean, biktimaren heriotzaren aktan, bala zauri guztiak isilean gorde zituzten, eta barne odoljario bat baino ez zuten aipatu heriotzaren jatorri gisa. Bestelako bertsiorik aipatu ez zedin, halaber, VI. Eskualde Militarreko komandanteak eta agente biktimarioaren kidego militarreko funtzionario batek egin zituen epaile instruktore eta lekuko lanak.

Aitortza aldatu

Familiak ez zuen aitortzarik jaso 40 urte pasatu ziren arte. 2012ko dekretu baten bitartez aitortu zuen Eusko Jaurlaritzak Andueza motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan izandako giza eskubideen urraketen biktima izan zela.[3]

Bibliografia aldatu

  • Javier Buces: Modos de matar y morir. Víctimas del franquismo en Gipuzkoa. Aranzadi Zientzia Elkartea, 2023.

ISBN: 978-84-17713-89-8. 111.or.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu