Jose Luis Teres
Jose Luis Teres Izkierdo, Joxepo Teres gisa ezagunagoa, (Donostia, 1957) Naturaren Zientziak espezilitatean. Zarauzko Ikastolan hainbat urtetan zientzien irakasle moduan eta urte gehienetan, zuzendari orokorra eta arduradun pedagogikoa izan da. Aranzadi Elkartearen partaidea da, mikologiaz espezializatuta. Elhuyar aldizkarian kolaboratu zuen urte asko.
Jose Luis Teres | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1957 (66/67 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | mikologoa |
Biografia
aldatuIkastolen Elkartean (EHIE) lan egin ditu Derrigorrezko bigarren hezkuntzarako Naturaren Zientzietako Ostadar eta EKI proiektuetan. 1986an Aranzadi Zientzia Elkartean bazkidetu zen. Hasiera batean Botanika sailarekin eta geroago Mikologia sailean kokatu zen bazkide aktiboa modura. Arkamurka Natura Elkarteko kidea da, bertako lehendakaria izan zelarik. Ingurumenari lotutako hitzaldi eta artikulu ugari plazaratu ditu. Hainbat urtetan Elhuyar aldizkarian kolaboratu zuen Euskal Herriko florari buruz artikuluak argitaratzen.[1] Gipuzkoako kostaldearen defentsan gailendu da.
Liburuak
aldatuBiologiarekin lotutako eskola liburu askotan lan egin du Gipuzkoako irakasle honek. Aparte, mikologiari buruzko liburua plazaratu du:
- Urola Kosta bailarako perretxikuak (2009). Joxe Luis Albizurekin batera prestatutako lana. Zarauzko Udala, ISBN: 8493574352.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Zarauzko Iñurritzako biotopoaren onddoei buruzko hitzaldia.
- Elkarrizketa Eta kitto aldizkarian, 2019/10/22.