Jose Luis Orella
Jose Luis Orella Untzue (1935eko abenduaren 10a, Iruñea, Nafarroa) nafar ikerlaria, historialari eta irakasle bat da. Erdi Aroko Historian aditua da eta arlo horren barnean bereziki, Nafarroako Erresumaren historia eta zuzenbidean.
Jose Luis Orella | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1935eko Abenduaren 10a (87 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria eta katedraduna |
Enplegatzailea(k) | Deustuko Unibertsitatea |
Bizitza Aldatu
Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen Madrilen, eta Historiakoak Madrilen eta Erroman. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea da, eta Eusko Ikaskuntzako lehendakariorde izan zen 1989 eta 1991. urteen artean.
Deustuko Unibertsitateko Donostia Campusean Erdi Aroko Historia irakasgaia irakasten du.
Idazlanak Aldatu
Lan nagusiak Aldatu
- Partidos Políticos en el Primer Renacimiento (1976)
- La Universidad Vasca. Historia. Proyectos actuales para su implantación (1977)
- Navarra y su anexión a Castilla; Historia de su incorporación a Castilla en 1515 (1977)
- Documentación Real a la Provincia de Guipúzcoa (1987, 2 liburuki)
- Instituciones del Reino de Navarra en la Edad Antigua y Media (1989)
- Historia de Euskal Herria. Los vascos de ayer eta De la mesa de Ajuria-Enea al Pacto de Lizarra. Diccionario de términos políticos (1998).
- La actividad armada de Gipuzkoa en la conquista de Navarra (1512-1524), Historia laburra saila, Nabarralde, 2019.
Eusko Ikaskuntzak azken urteotan argitaratzen duen Fuentes Documentales Medievales del País Vasco izeneko bildumaren arduradun nagusia da.
Artikuluak Aldatu
- "Geohistoria de la tenencia navarra de San Sebastián de Hernani", INGEBA, 2015. 55.or. http://www.ingeba.org/lurralde/lurranet/lur38/38orella.pdf
Ikusentzunezkoak Aldatu
- San Sebastián de Hernani. Nafarroako tenentziak. Nabarralde, 2016.
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.