Jose Joakin Erroizenea Intxauspe, Txabolategi (Ereñotzu, Hernani, 1769ko martxoaren 2a[1] - Tolosa, 1819) gipuzkoar bertsolaria izan zen. Ezagutzen den lehen bertsolarietako bat. Txabolategiren garaikoak ziren Fernando Amezketarra, Izuelako Artzaina eta Zabala bertsolariak, eta haiekin batera kantatu zuen.

Txabolategi
Bizitza
Jaiotza Ereñotzu1769ko martxoaren 2a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Tolosa, 1819 (49/50 urte)
Jarduerak
Jarduerak bertsolaria

Iztuetak ematen du historian ezagutzen den lehen bertso neurketaren berri: Villabonako plazan jokatu zen, 1801ean. Zabala eta Txabolategi ziren bertsolariak eta Fernando Amezketarra epaimahaian zegoen. Antonio Zavalak Txabolategiren bertsoak bildu eta Txabolategi, Elkoro eta Leunda Bertsolariak (1980) liburuan argitaratu zituen.

ErreferentziakAldatu