Jose Aretxabala Aldama
Jose Aretxabala Aldama (Gordexola, Bizkaia, 1847 - Cárdenas, Matanzas, Kuba, 1923) 1878an Cárdenasen La Vizcaya destilategia sortu zuen euskal enpresaria izan zen, geroago José Arechabala S.A. bihurtu zena eta 1934an Havana Club rona merkaturatu zuena.
Jose Aretxabala Aldama | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gordexola, 1847ko azaroaren 9a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Cárdenas, 1923ko martxoaren 15a (75 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
BiografiaAldatu
Gordexolako familia bateko seigarren umea zen, 15 urterekin Kubara emigratu zuena eta uharteko industrialari handienetako bat bihurtu zena. 1862an Kubara zeraman itsasontzi berean (Santanderreko matrikula zuen 'Hermosa de Trasmiera' ontzian) sukaldari lanetan hasi zen aurrekoaren ordez, itsasaldian ekaitz batean zauritu zena. Kuban lehorreratzean, bere senide batengana joan zen, Antonio Galindez, garai hartan Matanzaseko probintziako azukre-produkzio eta merkataritzaren enpresaburu handienetako bat zena eta harentzat lanean hasi zen.
1869an "Casa Bea" enpresarentzat hasi zen lanean, burdindegian, bankan eta itsasontzien kontsignazioan. Julian Zuluetaren jabetzakoa zen, politikari eta enpresari garrantzitsua, geroago Habanako alkate izatera iritsiko zena. Bere lan onari esker, Josek inpresio ona sortu zuen eta 1873an Zuluetak berak Cardenasen zituen negozioen ahaldun izendatu zuten. 1874an Carmen Hurtado de Mendozarekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituzten.
1878an La Vizcaya izeneko destilategi bat sortu zuen, non ron eta beste likore batzuk destilatzen hasi zen. Industriak, aurrera egin zuen, 1888an Cárdenas astindu zuen urakanak eta izan zituen kalteek ez zuten Jose hondoratu, garai hartako 50.000 dolar baino gehiagoko kalteak. XX. mendearen hasieran, Cárdenaseko fabrikak bazuen trenbiderako sarbidea, eta handitu egin zen zenbait galdara eta destilazio-zutabe edukitzeko, eta negozioak handitzen joan ziren azukre-findegiak, konfitura-fabrikak, ontziolak eta erregaia ekoizteko plantak barne hartzeko. Aldi berean, konpainiak ahalegin handiak egiten zituen Cárdenasen hobekuntza sozialak lortzeko eta, besteak beste, kaleak asfaltatzen zituen, gazteentzako eta langileen seme-alabentzako ikasketa-bekak ematen zituen edo antzoki bat eraiki zuen. 1919an Cárdenaseko Seme Adoptibo izendatu zuten.
1921ean konpainiak José Arechabala S.A. izena hartu zuen eta bertako presidente izendatu zuten. Enpresa hau izan zen 1934an Havana Club rona kaleratu zuena, eta ekoizten jarraitu zuen 1959ko abenduaren 31n Kubako iraultza gertatu zen arte. Sortzailea 1923ko martxoaren 15ean hil zen, goizeko 06: 30ean, Arechabalako lan-txanda hasi eta minutu gutxira, eta seme-alabak lantegira bidali zituen esanez: "Lanera mutilak, txirrinak jo du eta!".