Jose Antonio Agote

mediku traumatologoa

Jose Antonio Agote Jemein (19531999) mediku traumatologo euskalduna izan zen, osasun-arloan euskara bultzatzeko eta garatzeko ahaleginak egin zituena, besteak beste pazienteekin erabiliz eta zenbait dokumentu kliniko idatziz. Aitzindaria izan zen horretan.

Jose Antonio Agote
Bizitza
Jaiotza1953
Herrialdea Euskal Herria
Heriotza1999 (45/46 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Donostiako Arantzazuko Andra Mari ospitalean plaza lortu zuen 1985ean "Traumatologia eta zirugia ortopedikoa" espezialitatean.[1]

Lan handia egin zuen eskualde-erietxea den Zumarragako Ospitalea sortzeko prozesuan.[2] 1984an inauguratu zuten.

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko bazkide aktiboa izan zen bere sorreratik. Elkarteko ekintza guztien antolakuntzan laguntzen zuen eta arloko profesionalak erakartzen nabaritu zen. 1990an Haurrak, Medikuntza, Terminologia izenburuko hiztegia argitaratu zuen UZEIn beste egile hauekin: Jabier Agirre Lasarte, Iñaki Laboa, Jabier Lasarte, Patxi Letamendi Urresti, Xabier Txakartegi Etxebarria.[3]

1999an Donostian "Genetika eta Osasuna" izenburuarekin antolatu ziren jardunaldietan antolatzaile lanetan ere ibili ziren, nahiz eta ordurako gaixo egon.[4]

Bere kemen hori omentzearren Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) sari bat sortu zuen, Agoteri egin ahal zitzaion omenaldirik onena osasungoa euskalduntzeko ahalegin nabarmenak saritzea izango zelakoan.[5][6]

Jose Antonio Agote Saria OEEk antolatzen du LKS eta Mondragon Health enpresa kooperatiben babes ekonomikoarekin.

Erreferentziak aldatu

  1. «Adjudicación de plazas» BOE, Espainiako Boletin Ofiziala 1985-11-11 (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  2. (Gaztelaniaz) Jaca Arrizabalaga, Iñigo. (2014). «Al Colegio de Médicos de Gipuzkoa» naiz: cartaseskutitzak (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  3. «Jose Antonio Agote» www.inguma.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  4. Jose Antonio Agote Saria. Idatzi eta sendatu euskara. Bizkaiko medikuen elkargoa (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  5. «Agote sariak» www.oeegunea.eus (Osasungoa euskalduntzeko erakundea) (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  6. «2006ko Jose Antonio Agote saria - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).