Ireki menu nagusia
José Luis Larrea

1991 – 1995
Lehen ministroa   José Antonio Ardanza
Aurrekoa Alfonso Basagoiti
Ondorengoa Juan José Ibarretxe

Jaiotza 1956ko martxoaren 11 (63 urte)
Elgoibar,  Gipuzkoa
Alderdi Politikoa EAJ
Lanbidea Ekonomialaria

José Luis Larrea Ximenez de Bikuña (Elgoibar, 1956ko martxoaren 11) gipuzkoar politikari eta ekonomialaria da.[1]

Donostiako ESTEn ikasi ondoren, bertan irakasle moduan aritu zen.

1980an Eusko Jaurlaritzan eta 1985ean jada sailburuordea zen. 1991n, José Antonio Ardanza lehendakari zela, Ogasun eta Finantza Sailburu izendatu zuten. Bere agintaldian "opor fiskalak" zabaldu ziren[2]

Handik enpresa mundura pasa eta Ibermáticako presidentea izan zen. Hasieran Euskaltel enpresako presidentea ere izan zen (1996-1999), Ardanza lehendakari ohiak ordezkatu arte.[3] 2013an, bertan 18 urte igaro ondoren, Ibermáticako presidentzia utzi zuen. Egun, Orkestra. Basque Institute of Competitiveness, Deustuko Unibertsitateko elkartea, zuzentzen du.

ErreferentziakAldatu