John Toland
John Toland (Redcastle, Londonderrytik hurbil, 1670eko azaroaren 30a - Putney, Londrestik hurbil, 1722ko martxoaren 11) irlandar filosofoa izan zen.
John Toland | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Inishowen, 1670eko azaroaren 30a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika Britainia Handiko Erresuma |
Heriotza | Wandsworth, 1722ko martxoaren 11 (51 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea Glasgowko Unibertsitatea Leidengo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, teologoa eta idazlea |
Biografia
aldatuGurasoak katolikoak bazituen ere, presbiteriano egin zen. Ikasketak Oxforden egin ondoren (1694-1696), Christianity Not Mysterious (1696, Kristautasuna misteriorik gabe), filosofia deistari buruzko lana, idatzi zuen. Irlandako legebiltzarrak kondenatu zuen obra, eta Toland Ingalaterrara erbesteratu zen. Politikari heldu zion gero, eta whigen ideia liberalak bultzatu zituen. Kristautasunaren aurkako eskuizkribu ugari idatzi zituen, eta eragin handia izan zuen frantses entziklopedisten artean. Haren lanetako batzuk: Life of Milton (1698, Miltonen bizitza); Amyntor, or a Defence of Milton´s Life (1699, Amyntor edo Miltonen bizitzaren defentsa); Origines Judaicae (1709, Juduen jatorria); Nazarenus (1718, Nazaretarra); Tetradymus (1720); eta Pantheisticon (1720, Panteismoa).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.