Harrods Londresen dagoen luxuzko merkataritza-gune ezaguna da. Knightsbridgeko Brompton Road kalean dago, Kensington eta Chelsea udalerrian. 1834 urtean ireki zituen ateak eta gaur egun Qatarreko estatuarena da. 300.000 erosletik gorako egunak izaten ditu data zehatzetan.

Harrods
Harrods
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaKensington eta Chelsea
Koordenatuak51°29′59″N 0°09′49″W / 51.4996°N 0.1635°W / 51.4996; -0.1635
Map
Historia eta erabilera
Atentatua 1983ko abenduaren 17a
JabeaQatar Investment Authority
Ondarea
Ondare Ingelesa1294346
1294346
Webgune ofiziala
Harrodsen eraikin nagusia.
1909an Londresko aberatsak Harrodsen atean.

Historia aldatu

1824 urtean, 25 urte baino ez zituela Charles Henry Harrod-ek Borough High Street kaleko 228 zenbakian, Southwarken. Ehun denda bat zen eta 1831 arte iraun zuen. 1834ean elikagai denda bat ezarri zuen Londresko East End-en, bereziki tean espezializaturik zegoena.

1851ean Hyde Parken egitekoa zen Nazioarteko Erakusketa kapitalizatu nahian, Londres mendebaldeko Brompton barrutian denda txiki bat erosi zuen, gaur egungo Harrods dagoen tokian. Semeak, Charles Digby Harrod-ek, den da txikia merkatal-gune bihurtu zuen, salgaien aniztasuna nabarmen handituz; botikak, lurrinak, paperak, fruitak, barazkiak... Berehala handitzen hasi zen eta alboko eraikinak eskuratu zituen. 1880an dagoeneko 100 langile zituen.

1883an suak erabat erre zuen Harrods baina berehala egin zuten eraikin berria. 1905ean osatu zen Charles William Stephens arkitektoak diseinaturiko eraikina.

1985 urtean Mohamed Al-Fayed egiptiarra bihurtu zen merkatalgunearen jabe eta 2010 urtean Qatarreko estatuak erosi zuen[1].

Tamaina aldatu

Europako merkatalgunerik handiena da. 20.000 m²-ko oinarria dauka eta 90.000 m²-ko azalera hartzen dute eraikinak dituen 330 departamenduek.

Produktuak eta zerbitzuak aldatu

Harrodsen denetarik aurki daiteke. Arropak, gailu elektronikoak, bitxiak, kirol osagaiak, maskotak, jostailuak, elikagaiak, osasun eta estetika produktuak, opariak, paper denda, etxetresnak, altzariak...

Saltokiez gain beste zerbitzu batzuk ere baditu. 32 jatetxetan denetarik dasta daiteke, tea, tapak, pubetako janaria edota goi sukaldaritza. Ospakizunak ere antolatzen dira.

Memoriala aldatu

Diana Galeskoa eta Dodi Al-Fayed bikotearen heriotzaren ondoren memoriala eraiki zuten Harrodsen, izan ere Dodi jabearen semea baitzen.

Iruditegia aldatu

Informazio praktikoa aldatu

  • Helbidea: 87-135 Brompton Road, Knightsbridge, London, SW1X 7XL
  • Ordutegia: 10:00 - 21:00 (Igandetan 11:30 - 18:00)
  • Metro geltokia:   Knightsbridge

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu