Ireki menu nagusia

Joe McDonnell, irlanderaz Seosamh Mac Domhnaill (1951ko irailaren 14a, Belfast - 1981eko uztailaren 8a, Maze espetxea) Behin-Behineko IRAko kidea izan zen. 1981eko Irlandako gose greban hil zen 10 errepublikar presoetako bat izan zen.

Joe McDonnell
Bizitza
Jaiotza Belfast1951ko irailaren  14a
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Heriotza Maze espetxea1981eko uztailaren  8a (29 urte)
Hobiratze lekua Milltown hilerria
Heriotza modua suizidioa: starvationa Itzuli
Jarduerak
Kidetza Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra

Belfast hiriko Slate Street kalean jaio eta hazi zen, Falls Road hiribidearen behealdean, eta hamar seme-alabako familia bateko semea zen. 1970ean Goretti izeneko neska gazte batekin ezkondu eta hiriko Lenadoon eremu unionista eta protestantean bizitzen jarri ziren, euren etxea auzo guztian zegoen bi etxe katolikoetako bat zenez, maiz erasotua izan zen. Bikoteak bi haur izan zituen.

1971an Demetrius Operazioan hainbat errepublikarrekin batera, tartean Gerry Adams, atxilotu eta Maidstone espetxean preso sartu zuten. Gero Maze espetxera lekualdatu eta bertan hainbat hilabetez eduki zuten. Aske gelditzean Behin-Behineko IRAko kide bilakatu zen. Dunmurry udalerriko Balmoral Furnishing Company enpresari bonba eraso bat egiteko prestaketa lanetan zebiltzala jazotako IRAkideen eta Royal Ulster Constabularyko polizien eta Britainiar Armadako soldaruen tiroketan McDonnell, Bobby Sands, Séamus Finucane eta Seán Lavery IRAkideak atxilotuak izan ziren. Guztiak arma jabetzagatik 14 urteko espetxe zigorra ezarri zitzaien eta haietako bakar batek ere ez zituzten epaileak nahiz epaimahaiaren zilegitasuna aintzakotzat hartu.

1981eko Irlandako gose greban parte hartu zuen errepublikar presoetako bat izan zen. 1981eko maiatzaren 8an gose grebari ekin zion. Uztailaren 8an eta Maze espetxean 29 urte zituela zendu zen, 61 egunez gose-greban egon ondoren.

Ikus gaineraAldatu