Royal Ulster Constabulary

Royal Ulster Constabulary edo RUC (irlanderaz Constáblacht Ríoga Uladh, euskaraz Ulstergo Errege Polizia), 1922 eta 2001 urteen artean Ipar Irlandan jardun zuen polizia da. 1922ko ekainaren 1an sortua izan zen, Royal Irish Constabularyko (Irlandako Errege Polizia) kideekin, erakunde batek bestea ordezkatu baitzuen, 1921ko Itun Anglo-Irlandarraren bidez Irlandako Errepublikari bere berezko polizia dohatu zitzaionean, Garda Síochána delakoa.

Royal Ulster Constabulary
Flag of the Royal Ulster Constabulary.svg
Datuak
Mota polizia
Herrialdea Erresuma Batua
Jarduera
Honen parte Erresuma Batuko Gobernua
Gobernantza
Egoitza Belfast
Historia
Sorrera 1922
Ordezkatzen du Royal Irish Constabulary
Aurrekoak Royal Irish Constabulary
Ondorengoak Ipar Irlandako Polizia Zerbitzua
Desagerpena 2001eko azaroaren 4a
Jasotako sariak
royalulsterconstabulary.org

Ipar Irlandako gatazkan paper aktiboa jokatu zuen, bere garairik onenean 8500 kide eta 4500 erreserbako bolondres izatera iritsi zelarik. Gatazka honetan izan zuen jardutea eztabaidagarria zela eta, Ostiral Santuko Hitzarmenaren baldintzetan hitzartua zegoen arabera erakunde hau 2001an desagerrarazi egin zuten eta Ipar Irlandako Polizia Zerbitzua edo PSNI (Ipar Irlandako Polizi Zerbitzua) erakundeak ordezkatu zuen.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu