Joaquin Laria, ezizenez Kin Laria (1932ko azaroaren 17a, Bergara, Gipuzkoa2011ko azaroaren 13a, Madril) euskal herritar abeslaria izan zen.[1]

Joaquin Laria
Bizitza
JaiotzaBergara1932ko azaroaren 17a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril2011ko azaroaren 13a (78 urte)
Hobiratze lekuaSan Lorenzo de El Escorial
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, tronpeta-jotzailea eta aktorea
Izengoitia(k)Kin Laria
Musika instrumentuatronpeta
ahotsa

Discogs: 2126316 Edit the value on Wikidata

Lehenbizi Zumarragako Musika Bandan tronpeta joz hasi zen. Ondoren Los Quando’s eta Los 4 brujos orkestretan aritu zelarik.

1970eko hamarkadan Ricardo Sabadiek konposatutako Errealaren Txuri-urdin ereserkia abestu zuen. Bestalde, 1980ko hamarkadan Radio Topolino Orquestako abeslari gisa egin zen ezagun. Haren kanta ezagunenetako batzuk: La vaca lechera, Mi casita de papel, Tiro-liro edota Qué bonita es Barcelona.[2]

Gainera antzerkian musikalak eginez ere jardun zuen, adibide gisa El diluvio que viene (1977) edo Evita (1980), biak ere Paloma San Basilio abeslariak antzezle eta abeslari nagusi gisa zituztela.[3]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu