Joaquin Jarauta kalea

Joaquin Jarauta kalea, iruindar herriz hizkeraz Jarauta kalea izenez ezagunagoa, Nafarroako Iruñea hiriburuko kale bat da.


Joaquin Jarauta kalea
Kokapena
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa
Herrialdea Euskal Herria
Map

Izena aldatu

Izena Joaquin Jarauta Arizaleta (18??-1911), 1881ean Iruñeko alkate eta ongilea zenari zor dio.

Kokalekua aldatu

San Saturnino kalea, Campana kalea eta Kale Nagusiaren elkargunean hasi, San Zernin eliza eta Kondestablearen jauregiaren parean, eta Oinutsen kalea, San Lorentzo kalea eta Sanduandia kalea arteko elkargunean amaitzen da, Fraide Karmeldar Oinutsen komentua dagoen gunean.

Ibilbidearen hasieran Santo Domingoko aldaparekiko paraleloki doa, aldiz, gainontzeko ibilbidearen zatirik handienean Kale Nagusia eta Oinutsen kalearekiko paraleloki doa.

Bestalde, bere ibilbidearen hasieran ere, Nafarroako Museoaren aurretik igarotzen den kalexka baten bidez, Jarauta kalea eta Santo Domingoko aldapa elkarlotzen dira.

Kalea aldatu

 
Joakin Jarauta kalearen ikuspegia, atzealdean, San Zernin eliza.

Bere ibilbidean zehar Santa Ana plazaren sarbide-irtenbidea eta Hilarion Eslaba kalea igarotzen ditu.

Kale honetan Iruñeko Peña gehienen egoitzak bertan daude, bai eta taberna abertzale ugari ere. Sanfermin jaietan berebiziko jai giroa egon ohi da. Bestalde, Jarauta kaletik Santa ana plazara iritsi daiteke, kale hau plaza horretarako sarbide bakarra delarik.

Kale hau eta Kale Nagusiaren arteko elkargunean Kondestablearen jauregia dago.





Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea