Joana Butroekoa
Joana Butroekoa edo Juana Ibañez Butroekoa (Gatika, c. 1440 - ?) XV. mendeko euskal idazlea izan zen[1]. Gomez Gonzalez Butroeren alaba zen, Butroeko jauna eta oinaztarren buruzagia. Ama Elvira Leiba zuen, Gebara leinuaren Oñatiko adarreko biloba berau.[2]
Joana Butroekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gatika, |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Gomez Gonzalez Butroe |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata eta bertsolaria |
Biografia
aldatuGatikan bizi zen izan gurasoen dorretxean. Bere aitak ganboar batekin ezkondu nahi zuen, Olaso etxeko Martin Ruiz Ganboarekin (Olasotarrak ziren ganboarren adar gipuzkoar bat). Banderizoen bi bando nagusien arteko bakerako balio behar zuen ezkontza horrek.
Ezkontza adostu zenean, senargaiak aitari esan zion ganboarrek hil nahi zutela, baina ez zion kasurik egin. Eta hala gertatu zen, Arrasateko erreketan (1448) guduan hil zuten.
Aita hil zuten, baina hala ere ezkondu egin zen Joana bi urteren buruan 1450. urtean. Ezkontzan honako eresia hau egin zuen Joanak, bere patuaren onarpenaren seinale tristea:
« |
Dardoak egin arren |
» |
Joana eta Martin Ruiz Ganboaren seme-alabetatik Moran Butroekoa izeneko leinua eratorri zen, Mezeta etxeko jaunen izenarekin ezagunak, Logroñon ezarri zen familia adar bat.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Euskal emakume idazleen lekua literaturaren historian. Dorrearen arrakalak agerian uzten - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Butrón, Juana de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).