Joan Briennekoa
Joan Briennekoa edo Joan I.a (c. 1170 – Konstantinopla, 1237ko martxoaren 19a-23a) Jerusalemgo erregea eta Konstantinoplako enperadore latindarra izan zen. Bere aita Erard II.a Briennekoa zen, Hirugarren Gurutzadan parte hartu zuen Champagneko noble bat. Anaia nagusia hil ondoren, Brienneko Konderriko erregeordea izan zen, bere ilobaren izenean. Maria Montferratokoa Jerusalemgo erreginarekin ezkonduta zen eta biak koroatuak izan ziren 1210ean. Emaztea 1212an hil zitzaion eta Joanek Erresuma administratu zuen bere alaba Jolandaren izenean. Joan Ibelingoak uzten saiatu zen. Ziliziako Armeniar Erreinua aldarrikatu zuen bere bigarren emaztea zen, Estefania Armeniakoaren izenean. Bere alaba Frederiko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoarekin ezkondu zen 1225ean eta Frederikok Jerusalemgo tronua kendu zion. 1224an Alfontso IX.a Leongoaren alaba zen Berengaria Leongoarekin ezkondu zen. 1229an Konstantinoplako enperadorekide aukeratu zuten Balduin II.a Kontantinoplakoarekin batera eta 1231n koroatu zuten. 1235ean bizantziarren eta bulgariarren setiotik defendatu zuen Konstantinopla eta hurrengo urtean fraide frantziskotar gisa hil zen.
Joan Briennekoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1158 | ||
Herrialdea | Jerusalemgo Erresuma | ||
Heriotza | Konstantinopla, 1237ko martxoaren 23a (78/79 urte) | ||
Hobiratze lekua | Basilica of San Francesco d'Assisi (en) Foucarmont Abbey (en) | ||
Familia | |||
Aita | Erard II, Count of Brienne | ||
Ama | Agnès of Montfaucon | ||
Ezkontidea(k) | Maria Montferratokoa (1210eko irailaren 15a - Stephanie of Armenia (en) (1214 - Berengela Leongoa (1223 - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | House of Brienne (en) County of Brienne (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Jerusalemgo erregea | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Bosgarren Gurutzada | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijio-ordena | Frantziskotarren Ordena | ||