Jessica Ruiz Pérez
Jesica Ruiz Pérez (Durango, Bizkaia, 1983ko maiatzaren 20a) kimikaria eta politikaria da. 2023ko ekainetik 1. Alkateordea Durangoko udalean eta gobernu batzordeko partaide da Euskadiko Alderdi sozialistatik.[1]
Jessica Ruiz Pérez | |
---|---|
![]() (2024) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1983ko maiatzaren 20a (41 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktorea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta kimikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() |
![]() ![]() ![]() |
Biografia
aldatu2018an PSE-EE alderdiak Jessica Ruiz aurkeztu zuen Durangoko udalerako zerrenda buru izateko. Politika arloan, PSE-EEren Idazkaritza Instituzionalaren kargua zuen Durangoko Toki Elkartean, eta elkarteak tokiko erakundeekin zituen harremanen arduraduna zen.[2] 2019ko ekaina-2023: PSE-EE Udal Taldearen bozeramailea izan zen Durangoko Udalean, oposizioan. 2023ko maiatzeko hauteskundeetarako zerrendaburu aurkeztu zuen bere alderdiak.[3]
2023ko hauteskudeetarako berriro aukeztu zuen alderdiak zerrenda buru izateko.
Lan esperientzia
aldatu- 2019ko ekaina-2023: PSE-EE Udal Taldearen bozeramailea Durangoko Udalean
- 2016- 2019: Miñaoko Parke Teknologikoko I+med enpresan I+G+B proiektuak garatzea eta kudeatzea. Gaur egun, kargu publikoagatiko eszedentzian.
- 2014- 2015: Abadiñoko Eroskiko birjartzailea
- 2009-2013: Ikerketa GAIKER zentro teknologikoan, Zamudioko Parke Teknologikoan. Doktorego-tesia garatzea eta I+G proiektuetan laguntzea.
- 2008-2009: Iñaki Goenaga zentro teknologikoak sortzeko beka, Zamudioko Parke Teknologikoko GAIKER zentro teknologikoan.
Ikasketak
aldatu2020: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako Masterra. Isabel I. Unibertsitatea.
2014: Materialen Zientzia eta Teknologiako doktoregoa UPV/EHU
2010: Material Berrien Unibertsitate Masterra. UPV/EHU.
2008: Kimika Zientzietan lizentziatua.
Euskara: C1 - Inglés: B2
Erreferentziak
aldatu- ↑ Jessica Ruiz Pérez. .
- ↑ DURANGON. (2018-09-25). «Jessica Ruiz encabezará la lista del PSE-EE a la Alcaldía de Durango» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).
- ↑ «udal, n.» Oxford English Dictionary (Oxford University Press) 2023-03-02 (Noiz kontsultatua: 2023-12-02).