Agerraldi (antzerkia)
Agerraldi antzerki munduan obraren ekitaldiko bakoitzeko zatiei esaten zaie. Hitz sinonimoa Eszena da.[1] Zuberoan egiten diren pastoraletan Jelkaldi izena du.[2] Agerraldia ekintza-unitate bat da, unitate txikiena. Beraz, antzezlakak agerraldiez antolatzen dira. Agerraldi gainetik ekintza dago.
Agerraldi mota batzuk
aldatuMota asko bereizi egiten dira. Hona hemen batzuk:
Agerraldi komiko, tragiko eta satirikoa
aldatuAntzinako Greziaren antzerkian horiek ziren eszenatokian margotzen ziren hiru ereduak:
- Komikoa: etxeak, leihoak, begiratokiak, lorategiak, plazak e.a. margotzen ziren.
- Satirikoa: leizeak, txabolak, basoak, mendiko paisaiak... Satirikoan margoek arkitekturaren elementu klasikoak erakusten ziren (zutabeak, estatuak, erlaitzak).[3]
Agerraldi frantsesa
aldatuAgerraldi baten mugak modu besberdinez azal daiteke: argiak piztuz eta itzaliz, dekorazio aldatuz... Agerraldi frantsearen kasuan muga horiek taula gainean dauden pertsonen arabera azaltzen dira: pertsonaia berri bat sartzen denean edo ateratzen denean, automatikoki agerraldia aldatu da.[4]
Ezinbesteko agerraldiak
aldatuEzinbesteko agerraldiak publikoak ondo ezagutzen dituen agerraldiak dira eta, sarritan, horien esperoan egoten dira. Agerraldi klasikoak dira, nolabait esateko. Adibidez:
- William Shakespeareren Hamlet antzelanean Hamlet eta bere ama eztabaidatzen duten agerraldia.
- Pedro Calderón de la Barcaren La vida es sueño antzezlanean Segismundoren monologoa.
Agerraldi partekatuak
aldatuProtagonista nagusi bat baino gehiago taula gainean aritzen ari dena. Ez dago protagonista bakarra agerraldi horretan.
Taldeko agerraldia
aldatuTaula gainean pertsonaia multzo bat agertzen da. Ohikoa da opera eta zarzuela amaieran.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&view=frontpage&layout=lth_detail&Itemid=474&search=agerraldi
- ↑ https://www.euskaltzaindia.eus/dok/plazaberri/2019/uztaila/aldaketak.pdf
- ↑ a b Gómez García, Manuel (1998). Diccionario Akal de Teatro. Akal. ISBN 9788446008279.
- ↑ George, Kathleen (1994): Playwriting: The First Workshop, Focal Press, ISBN 978-0-240-80190-2, 154 or.