Jekaterina Duntsova
Jekaterina Sergeievna Duntsova[1] (errusieraz: Екатерина Сергеевна Дунцова; Krasnoiarsk, 1983ko apirilaren 24a) errusiar kazetari eta politikaria da.
Jekaterina Duntsova | |||
---|---|---|---|
2019 - 2022 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Krasnoiarsk, 1983ko apirilaren 24a (41 urte) | ||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (1983ko apirilaren 24a - 1991) Errusia (1991 - | ||
Bizilekua | Rzhev (en) Krasnoiarsk | ||
Lehen hizkuntza | errusiera | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Tver State University (en) 2008) | ||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kazetaria, politikaria eta abokatua | ||
Lantokia(k) | Rzhev (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | hautagai independente | ||
duntsova2024.ru | |||
Bizitza
aldatuJekaterina Duntsova 1983ko apirilaren 24an jaio zen Krasnoiarsk hirian. 1995ean Rzhevera joan zen bizitzera, eta han eskolan graduatu zen[2].
Goi mailako bi titulu ditu[3]. 2003an, Rzheveko telebista-konpainian lan egin zuen urtebete inguruz. Geroago, urte askotan, eskolako telebista-estudioa eta bere proiektu propioa zuzendu zituen, senarrarekin batera RiT telebista-konpainia independentea sortuz, 2022an itxi zena[2][4].
2009an, 4.000 sinadura baino gehiago bildu zituen Rzheveko udal hauteskundeak bertan behera uztearen aurka[2]. 2017ko udan, alkate hauteskunde zuzenak itzultzeko sinadurak bildu zituen talde batean aritu zen[5][6]. 2019tik 2022ra, Rzheveko Dumako diputatua izan zen[4][2].
2021ean dibortziatu zen[2]. Hiru seme-alaba ditu[7].
2023ko azaroaren 16an, Duntsovak Errusiar Federazioko presidente izateko hautagai independente gisa aurkezteko asmoa iragarri zuen[8]. Vladimir Putin egungo Errusiako presidentearen eta Ukrainako inbasioaren aurka eta Errusiako preso politikoen askapenaren alde agertu zen[9]. Gainera, 2024ko Errusiako presidentetzarako hauteskundeetarako izena emateko asmoa publikoki iragarri zuen emakume bakarra izan zen[10].
Azaroaren 20an, fiskaltzara etortzeko agindua eman zioten Ukrainako inbasioari buruz zuen iritzia aztertzeko[11][12]. Abenduaren 6an, Duntsovak publikoari laguntza ekonomikoa eskatu zion, baina laster jakinarazi zuen VTB bankuak bere izenerako transferentziak blokeatu zituela[13].
Abenduaren 23an, Hauteskunde Batzorde Zentralak Duntsova presidentetzarako hautagai gisa erregistratzeari uko egiteko erabakia hartu zuen, dokumentuetan 100 akats aurkitu zirela adieraziz[14].
2024ko maiatzaren 31n, Errusiako Justizia Ministerioak Jekaterina Duntsova atzerriko agenteen zerrendan sartu zuen[15].
Erreferentziak
aldatu- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ a b c d e (Errusieraz) «Портрет дня: Екатерина Дунцова — решившая выдвинуться кандидатом в президенты России журналистка из Ржева» Эхо 2023-11-28 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-11-29) (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ (Errusieraz) «Кто такая Екатерина Дунцова, объявившая себя кандидатом в президенты РФ» Baltijas Balss 2023-12-03 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ a b (Errusieraz) «Журналистка из Ржева заявила, что выставит свою кандидатуру на выборах президента России. Ее вызвали в прокуратуру» Meduza 2023-11-21 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-11-29) (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ (Errusieraz) Полухин, Алексей. «В Тверской области для возврата прямых выборов мэра Ржева не хватило пяти подписей» Коммерсантъ 2017-08-07 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ (Errusieraz) Макаров, Павел. «Инициатива о прямых выборах мэра Ржева передана в областной парламент» Tverigrad 2017-08-08 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ (Ingelesez) Latypova, Leyla. «Meet Putin’s Possible Election Opponent: A Single Mother of 3 Calling for Peace» The Moscow Times 2023-12-18 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ (Ingelesez) Rothen, Henrik. «40-year-old single mother aims to beat Putin in Presidential race» Dagens 2023-11-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ (Errusieraz) «Одна против всех, и все за одну. Кто такая Екатерина Дунцова, бросившая вызов Путину на президентских выборах» The Insider 2023-12-21 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-12-21) (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ (Errusieraz) «Ее уже сравнивают с Тихановской. Кто такая Екатерина Дунцова, которая хочет бросить вызов Путину на президентских выборах в России» Зеркало 2023-12-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ (Errusieraz) Кожурин, Дмитрий. «Журналистку из Ржева, решившую выдвинуть свою кандидатуру на выборы президента, вызвали в прокуратуру» Настоящее время 2023-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ (Errusieraz) «Журналистку из Ржева, объявившую о планах выдвинуть свою кандидатуру на выборы президента, вызвали в прокуратуру и спрашивали о войне» Медиазона 2023-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ (Errusieraz) «ЦИК отказался регистрировать инициативную группу по выдвижению Екатерины Дунцовой в президенты» Медиазона 2023-12-23 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ (Errusieraz) Батыров, Тимур. «ЦИК не допустил Екатерину Дунцову до президентских выборов в России» Forbes 2023-12-23 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ (Errusieraz) «Минюст объявил иноагентами Екатерину Дунцову, Sota и Republic» РБК 2024-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).