Suum cuique

Jedem das Seine» orritik birbideratua)

Suum cuique (euskaraz «norberari berea») latinezko lokuzio bat da. Goiburuaren esanahaia ere «norberak merezi duena» gisa itzul daiteke. Filosofian asko erabilitako modismoa.

Suum cuique, Prusiako Arrano Beltzaren Ordenaren domeina.
Jedem das Seine, Alemaniako Buchenwald kontzentrazio-esparruaren sarrera nagusian.

Jedem das Seine aldatu

Jedem das Seine alemanierazko itzulpena da. Historikoki oso erabilia izan da. Horrela, Hohenzollern dinastiaren eta Prusiako Erresumaren Arrano Beltzaren Ordenaren goiburua izan zen.

XX. mendean, naziek altxatutako Buchenwald kontzentrazio-esparruaren sarrera nagusian jarri zen, beste kontzentrazio esparrutean Arbeit macht frei jarri zen moduan.

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suum cuique