Ireki menu nagusia

Jean Rouaud (Nantes, 1952ko abenduaren 13a) frantses idazlea izan zen. Unibertsitate-ikasketak amaitu zituenez gero, hainbat lanbidetan jardun du Rouaudek. Parisko kiosko batean lanean ari zenean lortu zuen, hain zuzen ere, ospea, 1990eko Goncourt saria eman baitzioten Les Champs d´honneur (Ohorearen zelaiak) lehen eleberriagatik. Lan hartan, bere aitonak Lehen Mundu Gerran izandako bizipenak hartu zituen kontagai. Harrezkero, literaturan murgildu zen buru-belarri, eta beste lau eleberri luze argitaratu zituen ildo beretik: Des hommes illustres (1993, Gizon ospetsuak), Monde à peu près (1996, Mundua gutxi gorabehera), Très riches heures (1997,Hiru ordu aberats) eta Pour vos cadeaux (1998, Zure opariengatik). Idazleak bere familiaren istorio txiki eta handiak agertzen ditu lan guztietan, eta, hala, kontakizun oso, zabal eta orokorra ari da osatzen. Prosa bikaina darabil Rouaudek, lirika eta epika bateratuz, antzinako kronika bat idazten ari balitz bezala. Umore handiz idatziak dira kontakizunak, nahiz eta doinu gazi-gozoa duten, ironia eta samurtasuna bateraturik. Gaurko zenbait idazle ospetsuren eragina nabarmentzekoa da haren obran, Faulknerrena eta Nabokovena, adibidez. Hauek ditu azken idazlanak: La Fiancée juive (2008, Emaztegai judua), La Femme promise (2009, Emakume promestua), Évangile (selon moi) (2010, Ebanjelioa, nire iritziz) eta Comment Gagner Sa Vie Honnêtement (2011, Nola irabazi bizibidea zintzotasunez).

Jean Rouaud
Bizitza
Jaiotza Campbon1952ko abenduaren 13a (66 urte)
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Hezkuntza
Heziketa University of Nantes Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, eleberrigilea, saiakeragilea eta zutabegilea
Enplegatzailea(k) Presse-Océan Itzuli
L'Humanité
Lan nabarmenak Q3231358 Itzuli
Jasotako sariak

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu