Ireki menu nagusia

Jean-Guy Talamoni (Saumur, Frantzia, 1960ko maiatzaren 6an) politikari korsikar abertzalea da. Gaur egun (2018an) Corsica Libera alderdi independentistaren idazkari nagusia da. Era berean, 2015eko abendutik Korsikako Asanbladaren lehendakaria ere bada.

Jean-Guy Talamoni
Q61708995 Itzuli

Bizitza
Jaiotza Saumur1960ko maiatzaren 6a (59 urte)
Herrialdea  Korsika
Hezkuntza
Heziketa University Paul-Cézanne - Aix Marseille III Itzuli
University of Corsica Pasquale Paoli Itzuli
Aix-Marseillako Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Ghjacumu Thiers Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) University of Corsica Pasquale Paoli Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Corsica Libera

Abokatu gisa ere dihardu eta Korsikar Hizkuntza eta Kulturaren Kontseiluaren kidea da.

BiografiaAldatu

Maine-et-Loireko Frantziako departamenduan jaioa, korsikar jatorrizko familia batean, bera ume txikia zela sendia Korsikara itzuli zen. Oso gaztetatik irlako mugimendu abertzalean murgildu zen, eta gero zuzenbidea ikasi zuen Aix-en-Provencen. 1985ean, ikasketa unibertsitarioak bukatuta, Korsikara itzuli eta korsikar hizkuntza eta kulturan diplomatu zen, Cortiko unibertsitatean zuzenbideko irakasle postua ere eskuratuz.

1992an Korsikako Asanbladan sartu zen estreinakoz, Corsica Nazione alderdiaren zerrendetan aukeratua izan ostean. 1998an alderdi horren zerrendaburua izan zen lehenbizikoz. 2004an Frantziako poliziak atxilotu zuen, "talde armatu eta terroristaren kolaboratzaile" izateko akusaziopean [1]. Atxiloketa horrek hautsak harrotu zituen irlan. Epaiketan, dena den, absolbitua izan zen.

Pè a Corsica (Korsikaren alde) koalizioaren zerrendaburua izan zen 2015ean eta 2017an, eta horren arrakasta handiaren ostean (gehiengo absolutua Korsikako Asanbladan 2017an) [2] bertako lehendakaria izendatua izan zen.

ErreferentziakAldatu