Jauregi (Oñati)
Murgia auzoko baserri enblematikoa (Oñati)
- Artikulu hau Oñatiko baserriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jauregi (argipena)».
Jauregi baserria Oñatiko Murgia auzoan dagoen baserri enblematiko bat da. Bere aurrealde zainduak, kare zuria eta harriak konbinatzen dituena, arku-atari eta leihoekin, baserri arketipikoaren itxura ematen dio.
Jauregi (Oñati) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Murgia (Oñati) |
Koordenatuak | 43°01′23″N 2°23′45″W / 43.02308636°N 2.39590992°W |
Baserriaren irudia erabili da 21. mendean batetik Oñatiko udalak bere baserri-auzoen seinaletika markatzeko hautatu duen irudian, eta bestetik Eroskik bere marka zuriko esnea saltzeko. Bi kasuetan, baserriak albo batera duen luzapena ardatzez aldatuta agertzen da, eta leiho eta solairuen agerpena ere ez da guztiz zehatza, baina dudarik gabe Jauregi baserriaren irudiak dira[1].
-
Jauregi baserria.
-
Eroski esnearen irudia.
-
Oñatiko baserri-auzoetako seinaletika.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Urkia, Jose Angel; Fernandez, Luistxo. «Araotz eta Oñatiko beste auzo batzuetan» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).