Jaume Huguet (Valls, 1415 inguru - Bartzelona, 1492) kataluniar margolaria izan zen. Zaragozan lan egin ondoren, antza denez, 1448an Bartzelonan lantegi baten buru izan zen, eta bere hartan jarraitu zuen 1886 arte; Bartzelonan bere garaiko pintore ospetsuena izan zen garai hartan. Hugueten obretan marrazkiaren zehaztasuna eta aurpegien adierazkortasuna nabarmentzen dira, eta haren pinturan Flandriako pintoreen eta Italiako Errenazimentuko garaikoen eragina antzematen da. Erretaula handiak egin zituen, beste herrialdeetako estilo gotikotik sorturiko apaindura oparoz horniturik zeudenak. Hona erretaula batzuk: San Jorge (1448); San Miguel; Abdon eta Senen Santuak (1459-1560); Portugalgo Kondestablearena (1464-1465); San Agustin (1486). Hugueten estiloa originala da: zorrotza, fina, kolore bizi eta argiz hornitua.

Jaume Huguet

Bizitza
JaiotzaValls, 1445
HerrialdeaAragoiko koroa
HeriotzaBartzelona, 1492 (46/47 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
MugimenduaCatalan Gothic (en) Itzuli
Genero artistikoamargolaritza erlijiosoa

Musicbrainz: b8527ba2-f337-401b-85ba-062ffd81ff19 Discogs: 4832495 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaume Huguet