Jan Fyt (Anberes, 1611ko martxoaren 15a - ib., 1661eko irailaren 11) flandriar margolaria izan zen, Flandrian izadi hilak margotzen zituzten margolari barrokoen artean mailarik gorena izan zuena. Snydersen ikasle zen, eta Europan zehar egin zituen bidaietatik ere asko ikasi zuen. Ehizari buruzko margolanak egin zituen batez ere, eta aipatzekoa da zakurrak irudikatzen zuen trebetasuna (Animalien arteko borroka, Madril; Indioilar hila, Rotterdam). Rubensek eta Jordaensek, adibidez, laguntza eskatu zioten beren margolanetako animaliak margotzeko. Margoen bizitasuna eta ugaritasuna dira Fyten margolanen ezaugarri nagusiak.

Jan Fyt
Bizitza
Jaiotza Anberes1611ko martxoaren 15a
Herrialdea Hegoaldeko Herbehereak
Talde etnikoa Flandriarra
Heriotza Anberes1661eko irailaren 11 (50 urte)
Ikaslea(k) Pieter Boel
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lantokia(k) Anberes
Paris
Venezia
Florentzia
Erroma
Napoli eta Anberes
Lan nabarmenak Still Life with Dead Birds, Cage and Net (en) Itzuli
Still life with dead game birds (en) Itzuli
Eagles on Rocks (en) Itzuli
Kidetza Bentvueghels
Anberesko San Lukas artista elkartea
Mugimendua Flemish Baroque painting (en) Itzuli
Genero artistikoa izadi hila
Zakur handia, ipotxa eta umea (1652)

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jan Fyt