Ireki menu nagusia

James Thomson (Port Glasgow, Renfrewshire, 1834ko azaroaren 23a - Londres, 1882ko ekainaren 3a) eskoziar poeta izan zen, Bysshe Vanolis izenaz ezaguna. Militarra izan zen 1862 arte. Ondoren Londresen bizi izan zen. Bradlaugh lagunarekin batera pentsamolde askearen defendatzailea izan zen. National Reformer aldizkarian argitaratu zituen saiakerak eta poesiak. Ezkortasuna eta irudimena dira haren literatura-lanen ezaugarri nagusiak: The City of Dreadful Night (1880, Gau izugarriko hiria) eta Vane´s Story and Other Poems (1881, Vaneren historia eta beste zenbait poema).

James Thomson (B.V.)
A Voice from the Nile, and Other Poems, frontispiece.png
Bizitza
Jaiotza Port Glasgow1834ko azaroaren  23a
Herrialdea  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
Heriotza Londres1882ko ekainaren  3a (47 urte)
Hezkuntza
Heziketa Royal Military Academy Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, autorea, idazlea eta kritikaria
Izengoitia(k) Bysshe Vanolis
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada

Sarritan erabili zuen Bysshe Vanolis izengoitia bere lanetan, Percy Bysshe Shelley eta Novalis poeten izenen ondorioz edo horietatik hartuta. Bere aurreko James Thomson poeta eskoziarretik bereizteko, izenaren ondoren B.V. jarri izan zaio.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Thomson (B.V.)