Jaka gorriak, ingelesez: red coat edota redcoat, XVII. mendearen erdialdetik eta XX. mendearen hasiera artean Britainiar Armadako soldaduek erabilitako eskarlata kolore biziko uniforme edo jazkera militarra da. Garai horretan zehar ez zen britainiar soldaduek erabilitako uniforme edo kolore bakarra izan, baina bai gehien zabaldu eta erabilitakoa.

Napoleondar Gerren garaiko jaka gorri uniformedun errekreazioa.

Historia aldatu

1745eko Eskoziako Jakobitar Matxinadetan, 1798ko Irlandako matxinadan, Amerikako Iraultzan, Napoleondar Gerretan eta Anglo-Zulu Gerran oso erabilia izan zen, Boer Gerretan

Jada, XIX. mendearen bigarren erdialdean uniforme hauek gudulekuan erabiltzeko etsaientzat deigarriegiak eta tiro jopuntu bikainak zirela ohartu ziren, eta piskanaka murriztuz eta gudulekuetan erabiltzetik utzi ziren. Lehen Mundu Gerran jada Britainiar Armadako soldaduek gainontzeko herrialde askotako Armadetako soldaduen antzera askoz ere disimulatuagoa eta kamuflatzeko errazagoa den kaki kolorea erabili zuten.

Ezizena aldatu

Bestalde, Britainiar Armadak uniforme hori erabilitako garaian jaka gorriak izendapena Eskozia, Irlanda, AEB eta Australia bezalako herrialdeetan, eta bereziki matxinatu eta independentisten artean, britianiar soldaduak izendatzeko mespretxuzko ezizena ere izan zen.

Gaur egun aldatu

Gaur egun Britainiar Armadaren desfiletan eta errekreazio historikoetan soilik edo Buckingham jauregia eta Londresko Dorrearen zaindariek erabili ohi dute, uniforme historiko eta Britainiar Armadaren garai bateko ikur gisa. Erresuma Batuaz hain, Commonwealth erakundeko hainbat herrialdeetako soldaduen jazkeretan ere erabiltzen da, tartean Australia Kanada, Fiji, Ghana, India, Jamaika, Kenia, Zeelanda Berria, Pakistan, Singapur eta Sri Lanka.

Kanpo estekak aldatu