Jaizkibelgo paradorea

Jaizikibelgo paradorea frankismo garaian Gipuzkoako Foru Aldundiak Jaizkibel mendian, Hondarribian ireki zuen hotela izan zen. Eraikuntza oso kritikatua izan zen zeren eta aurrera eramateko Santa Barbara trikuharria eta Jaizibel I harrespila bota arazi egin baitzuten; aipatzen da baita ere botatako hirugarren monumentu megalitikoa. 418 metroko altitudean zegoen.

Jaizkibelgo paradorea
Kokapena
Arkitektura

Historia

aldatu

Turismo paradorea Foru Aldundiak 1955an ireki zuen. Hasierako izena "Albergue provincial de Jaizkibel" (Jaizkibelgo Probintzia Aterpea) zen.[1] Paradorea altxatzeko monumentu megalitiko batzuk bota ziren. Historikoki, toki berean, Santa Barbara baseliza egon zen eta herritarren iritziz inguru horretan akelarreak egiten ziren. Toki horretan ere hamar urtez penitentzia egiten, moja bat bizi izan zen: Mari Martin Olaiz. 1590eko urriaren 9an, Santa Barbara baseliza San Telmo baselizara eraman zen, HIger inguruan.

Paradorea, bestetik, 80. hamarkadan garai zailak bizi izan ziren. Azkenean, jatetxe moduan funtzionatu zuen. 1998ko abenduaren 12an, sute batek erabat txikitu zuen. Egun erorkin gutxi batzuk gelditzen dira, besteak beste, arku batzuk. Behatoki moduan jende asko hurbiltzen da toki horretara. [2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu