Azalduriko arrazoiak direla albeoloetako gainazal tentsioa handitu egiten da arnasten hasterakoan, kolapsatuz eta ondorioz gasen elkar trukea ekidinez. Hipoxiari aurre egiteko takipnea, takikardia, torax-kutxako pareten erretrakzioa eta zianosia agertzen dira hasiera batean, arnasketa geldialdi luzeak (apnea) eta arnas hutsegitea garatzeraino. Orokorrean arnas aireztatze edo bentilazio positiboa eta arnas hodi bitarteko surfaktante administrazioaren bidez tratatzen da.