Jainkoa bada Ipar-Mendebaldean

Jainkoa bada Ipar-Mendebaldean (gaztelaniaz Existe Dios al Noroeste ) Jorge Oteizak 1991an gazteleraz idatziriko olerki liburua da. 1959an eskulturak egiteari utzi zionean bere sormena literaturara bideratu zuen. Liburu honek Oteizaren bizitzaren urte ezberdinetan bildutako olerkiak ditu. Edorta Kortadi arte kritikariaren arabera liburu honen izenburuak giza gorputzean bihotzak hartzen duen kokapena aipatzen du, horren arabera Oteizaren ustetan Jainkoa giza bihotzean dago. Olerki liburu honek bere bizitzaren azken urteetan Oteizak izan zituen kezkak erakusten dizkigu:

  • Porrota: euskal anima berreskuratzen saiatu zen, baina bere esanetan Eusko Jaurlaritzaren kultura politikaren erruz ez zuen lortu. Artearengan fede handiegia izanaz, utopian gehiegi sinetsi izanaz damu da.
  • Heriotza: bere emaztea, Itziar, galdu ondoren bakarrik sentitzen zen eta bizi poz gutxi zuen, hiltzeko gogoa zuela askotan adierazten du.
  • Jainkoa bilatzea: bere bizitza guztian fedeari buruzko zalantza asko izan zituen eta bere azken egunetan luzaro bilatu zuen jainkoa heriotzaren ostean zain izango ez zuela sentitzen zuen.
Jainkoa bada Ipar-Mendebaldean
Datuak
Idazlea Jorge Oteiza
Argitaratze-data 1991
Generoa Olerkigintza
Jatorrizko izenburua Existe Dios al Noroeste.
Hizkuntza gaztelania
ISBN 84-7681-103-9

Liburuaren bukaeran, Aldaketen legea. Plagioen liburuan bezala Eduardo Chillida kritikatzeaz gain Eusko Jaurlaritzak Gernikan eginiko lanak ere kritikatzen ditu. Bere ustez bertan estetika ikertzeko laborategia sortu behar litzateke eta Eduardo Chillidaren eta Henry Mooreren eskulturak jarri izana kultura gabezia estaltzeko makillajea iruditzen zaio.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu