Jacques Roumain (Port-au-Prince, Haiti, 1907ko ekainaren 4a - Haiti, 1944ko abuztuaren 18a) Haitiko saiakeragilea, poeta eta kontakizun-idazlea izan zen.

Jacques Roumain

Bizitza
JaiotzaPort-au-Prince1907ko ekainaren 4a
Herrialdea Haiti
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaPort-au-Prince1944ko abuztuaren 18a (37 urte)
Heriotza modua: gaixotasun kardiobaskularra
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaInstitution Saint-Louis de Gonzague (en) Itzuli
ETH Zürich 1926)
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, kazetaria eta politikaria
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Haitian Communist Party (en) Itzuli

Europan izan ondoren Revue indigène aldizkaria (1927) eta Haitiko Alderdi Komunista (1934) sortu zituen. Horren ondorioz atxilotu zuten, eta erbestean izan ondoren 1941ean itzuli zen Haitira. Etnologia Bulego bat antolatu zuen bere jaioterrian, eta Mexikon izan zen diplomazia-lanetan. Surrealismoaren ildotik afrikanismoa aldarrikatzen zuen bere lehen ipuinetan, saiakeretan eta kontakizun-liburuetan; geroago, ordea, langileentzako literatura egin zuen. Obra nagusiak: La proie de l´ombre (1930, Itzalaren gatibua), Bois d´ébène (1936, Ebano-zura) eta Les gouverneurs de la rosée (1944, Ihintzeko gobernariak).

Erreferentziak aldatu